Irudia. Irun

«Askatasunaren» aldeko besarkada

. GORKA RUBIO / FOKU.
2021eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Bizitza plataformak deituta, ehunka lagunek «askatasunerako besarkada» egin zuten atzo Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) batzen dituen Santiago zubian. Bi herrietako udaletxeen inguruetan elkartu ziren manifestariak, 16:00etan, eta martxa banatan abiatu ziren, zubian elkartu arte. «Askatasun indibidual eta kolektiboak berreskuratzea» galdegin zuten, «askatasunaren, osasunaren eta egiaren alde». Txertoa jaso dutenekiko «enpatia» eskatu zuten antolatzaileek, eta osasun ziurtagiria salatu zuten: «apartheid berritzat» jo zuten, izan ere. Txertoei erreparatu zieten, halaber: oraingoan, «bereziki gazteak eta umeak» ez txertatzeko eskatu zuten, gaitza «oso arin» pasatzen dutelako, eta «naturalki erraz immunizatzen» direla argudiatuta. Amaierako ekitaldian, Madrilen deituta zegoen beste manifestazio batekin bat egin zuten, streaming bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.