EGITARAUA

2023ko otsailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren harira ondutako egitaraua:

Otsailaren 20a. Imanol Murua kazetariak Egunero behar genuen liburua aurkeztuko du. Egunkaria-ren itxieraren biharamunetik BERRIA sortu bitarte argitaratu zuten Egunero kazetaren nondik norakoak jasotzen ditu liburuak, xeheki.

Otsailaren 21a. Ikastolako DBH2ko eta Batxilergoko ikasleek propio aztertu dute zer izan zen egunkari hura ixtea, eta zortzi orrialdeko lan bat egin dute. 5.000 ale banatuko dituzte, baita BERRIAren beste horrenbeste ere.

Otsailaren 22a.Paperezko hegoak dokumentala emango dute.

Otsailaren 23a. Herriko hiru tabernatan kultur eskaintza prestatu dute.

Otsailaren 24a.Kantu bat gara ikuskizuna, Jon Maiaren eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.