Konfinatutako hautagaiak hezkuntzako LEPera ezin aurkeztea salatu dute

ELAk adierazi du Jaurlaritzak ez duela aukerarik eskaini berrogeialdian dauden hautagaientzat. LABek epaimahaia izan du gogoan

Hezkuntza arloko lan eskaintza publiko bat, 2018an. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko martxoaren 25a
00:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ekainaren 19an eta 20an egingo du Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen lan eskaintza publikoa. ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, ordea, berrogeialdian dauden hautagaiak ezingo dira aurkeztu, eta, gainera, ELAk erantsi du Hezkuntza Sailak ez dituela eskaintzen egoera horretan egon daitezkeenentzako beste aukera batzuk.

4.410 pertsonak dute parte hartzeko aukera, eta ekaineko proba gainditzen dutenek ahozko azterketa egin beharko dute irailaren 6tik aurrera. LABek, ordea, proba bakoitzaren artean dagoen tartea salatu du, epaimahaia osatuko duten irakasleen egoera gogora ekarrita; uste du langile horiek azterketen egunetan —ikasturte amaieran eta hasieran— eskoletatik kanpo egoteak eragina izango duela maila pertsonalean eta zentroen ohiko funtzionamenduan.

ELAk, berriz, berretsi du ez dagoela halako ereduen alde, eta Jaurlaritzarekin hitz egiteko prest ere badagoela. Steilasek ere herenegun salatu zuen «aldebakarrez» hartutako erabakia dela.

PAIren aurkako aldarria

Steilasek ingelesezko PAI programa «indargabetzeko eta dekretu berri bat negoziatzeko» eskatu zuen atzo Nafarroan. Haren ustez, lurraldeko eskoletan «benetako hizkuntza tratamendu integratu bat» behar da, tokian tokiko hizkuntzetatik abiatuko dena, «bazterkeriarik gabe». Izan ere, uste du ez duela funtzionamendu «egokia», eta ez daudela behar adina tresna aurrera eramateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.