Hondakin industrialak tratatzeko neurriak eskatu ditu ELAk

jon olano
2023ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hondakin industrialen egoera aztertu du ELAk, eta ondorio nagusia da ezen, «urtez urte handituz doazen hondakinak izanagatik ere», erakundeek ez dutela «tratamendu egokirik horiei aurre egiteko; ekonomia zirkularrean oinarritu beharrean, erraustegien alde egiten ari dira edo zabortegietan pilatzen dituzte, Zaldibarko kasuak agerian utzi duenez». ELAk uste du Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak «kudeaketa jasangarrirako politikak egiten» hasi behar dutela.

Sindikatuak proposatu du, besteak beste, industriaren ekoizpen eredua «dibertsifikatzea», ekonomia ez dadin oinarritu «hondakin gehien sortzen duten sektoreetan»; material berriztagarrietan, birziklagarrietan eta energia berriztagarrietan oinarritutako jarduerak bultzatzea; eta industria sektore «iraunkorrak» garatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.