Gizarteak adinekoak gaizki tratatzen dituen ustea areagotu egin da

'Adinkeria; zahartzeari eta erretiroari buruzko pertzepzioak' txostenaren arabera, adinekoei buruzko estereotipo negatiboak ugaritu egin dira

Beatriz Artolazabal, atzoko jardunaldian. EUSKO JAURLARITZA.
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Adinekoei buruzko estereotipo negatiboak handitu egin dira azken hamar urteotan. Horixe ondorioztatu dute Adinkeria; zahartzeari eta erretiroari buruzko pertzepzioakizenburuko txostenaren egileek. Euskadi Lagunkoiak eta Matia institutuak ondu dute, eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Berdintasuneko, Justiziako eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu zuenatzo, Gasteizen, Adiskidetasunari Buruzko Europako Praktiken V. Jardunaldian.

Ikerketan ondorioztatu dutenez, «55 urtetik gorako biztanlerian oraindik ere adineko pertsonen irudia negatiboa da».Pertzepzio hori «nabarmen» handitu da azken hamar urteetan: «Gaur egun, hamar pertsonatik hiruk adierazten dute gizarteak gaizki tratatzen dituela adineko pertsonak, eta, duela hamar urte, errealitate hori hamarretik bakar batek hautematen zuen».

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako «55 urtetik gorako biztanleriaren erdia baino gehiago» dago zahartzaroaz «kezkatuta», Artolazabalen esanetan. Nabarmendu du emakumeak direla «gehien» kezkatzen direnak; bereziki, «lanean ari diren 55 eta 64 urte bitartekoak». Era berean, azaldu du «hezkuntza maila handiagoa eta egoera ekonomiko hobea» dutenek zahartzaroari «kezka txikiagoarekin» egiten diotela aurre.

Adinkeria «adinaren arabera pertsonekiko dauden estereotipo, aurreiritzi eta jarrera diskriminatzaileen multzo gisa» uler daiteke, eta, sailburuak nabarmendu duenez, gaur egun «handitu egin da gizarteak adinekoak gaizki tratatzen dituen pertzepzioa».

Irudi negatiboaren aldeak

Artolazabalek azaldu duenez, adinekoen inguruan dagoen «irudi negatiboak» zerikusia du osasunarekin, hau da, adinekoak menpeko, gaixo, ahul eta sexualki ez-aktibo gisa irudikatzearekin, eta parte hartzearekin, hots, «herritar pasibo» gisa ikustearekin. Izaera eta segurtasuna, ordea, adinekoen «irudi positiboarekin» daude lotuta, ikerketaren arabera.

Estereotipo horiek «jarrera negatiboak» eragiten dituzte adinekoen «zahartze prozesuarekiko», eta ondorioak eragin ditzakete: «Independentzia galera goiztiarra, ezgaitasun handiagoa eta depresio eta heriotza indize handiagoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.