Albistea entzun

Txiktxak aplikazioa sortu du elkargoak, autoa gutxiago erabiltzeko

Ipar Euskal Herrian zehar autobusez, bizikletaz edo autoa partekatuz ibiltzea erraztu nahi dute. Auto ilarak arintzea da helburua

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko maiatzak 18 - Baiona

Abiapuntua: Baiona; helmuga: Hendaia; iritsiera ordua: 18:00. Bilatu. Hiru autobus linea proposatu ditu Txiktxak aplikazioak, hainbat ordutegirekin. Bakoitzaren gainean klik eginez gero, geltoki bakoitzera iristeko argibideak ematen ditu, nabigaziorako beste edozein aplikaziok bezala. Hala nahi duenarentzat, bizikletaz joan ahal izateko ibilbidea ere azaltzen da. Eta auto partekatzeko proposamenak ere ageri dira. Aipatutako bidaiarentzat bost aukera daude, bi plataformatan. Gaur egun merkatuan dauden hiru plataformetako eskaintzak batu dituzte.

Atzo aurkeztu zuen Euskal Hirigune Elkargoko mugikortasun sindikatuak abian jarri duen aplikazio berria. Ipar Euskal Herrian zehar mugitzeko elkargoak proposatzen dituen garraiobideak biltzen ditu, puntu batetik bestera joateko bideak eta denborak kalkulatu, eta ordutegiak denbora errealean emanez. Helburu argi batekin: autoak bakarka gutxiago erabiltzea.

Gaur egun, auto bakoitzean 1,3 pertsona ibiltzen dira Ipar Euskal Herrian. 2030erako 1,6ra iritsi nahiko lukete. Aldaketa horrekin, gaur egun baino %20 auto gutxiago lirateke errepidean. Baionako hirigunera sartzeko eta ateratzeko goiz eta arrats guziez dauden auto ilarak arindu nahiko lituzkete horrela. Auto gehiagotan partekatzeko, bidaia gastuak bere gain hartzea proposatzen du elkargoak, hilabetean 150 euro arte.

Azken urteetan autobus zerbitzua ere gehiago erabiltzen dela ikusi dute. Iazko eta aurtengo datuak alderatuta, lehen hiruhilekoan %6ko emendatzea izan da Lapurdi kostaldean; %34koa barnealdean. Egunero 40.000 bidaia balioztatu daude. Atharratze eta Baiona arteko 11. linean ikusi dute emendatzerik handienetako bat. Tarifa «interesgarriak» eta erregaien prezioaren emendatzea izan litezke arrazoietako batzuk, sindikatuko zerbitzuen arabera. Txiktxak txartela urririk egiteko aukera du erabiltzaileak, eta horrekin 0,90 euroan ateratzen da bidaia. Horrez gain, Pony izeneko bizikleta elektrikoen zerbitzu bat ere abian jarriko dute ekainean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Martxelo eta Amagoia: lekuko aldaketa

«Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»

Arantxa Iraola

Neurria ondo hartua diote elkarri. Otamendik 30 urte egin ditu zuzendari; Mujikak erredakzioko taupaden erritmoan egin du lan ibilbidea, eta, orain, arduraz hartu du zuzendari izateko «erronka». BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Martxelo Otamendi, Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Beatriz Zabalondo ondoan dituela, atzo. ©JON URBE / FOKU

Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia

Jon Ordoñez - Arantxa Iraola

Erretiroa hartuko du Otamendik, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok
RD-936 errepidea, Beskoitze (Lapurdi) parean. ©BERRIA

Bi lagun hil dira Beskoitzen, trafiko istripuan

Berria

Motorrean zihoazen biak, eta traktore baten kontra talka egin dute. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra.

Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.