Albistea entzun

Literatura. 'Airea ez da debalde'

Itsasargiak

Idazlea: Joseba Sarrionandia. Argitaletxea: Pamiela.

Irati Majuelo -

2020ko otsailak 2

Egiteke dugunaren zirriborroak dira testu literarioak», dio Sarrionandiak, Airea ez da debalde liburuan. Ez da berria iurretarrak berridazketari dion maitasuna; alabaina, idaztea berridaztea izateaz gain, liburu honek literatura hausnarketa, ilusio, oroitzapen eta ikaspenen topaleku ere badela erakusten digu, eta, azken finean, gure bizitzen zirriborro dela. Hala aldarrikatzen du autoreak, behintzat, 2018ko azarotik 2019ko otsailera gauero-gauero idatzitako apunteetan. Gaukari formatua arrotza gertatzen da zenbaitetan oraindik, bereziki saiakeraz ari garenean, ideien antolaketari jartzen diogun arretagatik edota egunero idaztea entrenamendu ariketatzat har daitekeelako. Baina ez al genuke jo behar gure pentsatzeko modutik hurbilen dagoen formatutzat? Sortze prozesua bera erakuts dezakeen idazketatzat? Eguneroko ideia-jasa atertu, eta lurreratzeko baliatzen du Sarrionandiak gaukaria, egia-susmoak dakartzaten izpiak loaren beltzetik salbatzeko.

Habanako ile-apaindegietatik Aralarreko mendialdera, Estatuen Lurraldetik Amurrioko baserrira, Brasilgo hondartza-puntatik Espainiako kartzeletara. Ibilbide luzeak eginarazten dizkigu Sarrionandiaren gogamenak, norabide bikoak ez ezik, gurutzaketa ugarikoak ere badiren hausnarketarako bideak. Gaueko bidaietan, bidelagun ugari izaten ditu, ohiko duen moduan, eta han eta hemen deskubritutako idazleengan guztiontzat interesgarri bilakatzen dituen erreferentziak ekartzen dizkigu gaueko kandelapeko argitara. Behin eta berriz errepikatzen da, esaterako, Ricardo Rojasen izena, idazle argentinarra, bere herrialdeko indigenen desagerpena parez pare ikusi eta idatzi zuena.

Kolonialismoak eta haren ondorioek zeharkatzen dute lau hilabeteko gaualdia. Herriari eta herri zapalduei buruzko gogoetak konstante bat izan dira Sarrionandiaren lanean, baina honako honetan arrazari eta generoari buruzko hausnarketek sostengatzen dituzte, idazlearen begirada kritikoa etengabeko eraberritzean dagoela ikusaraziz. Erbestea, kartzela eta literatura ditu mintzagai, ezinbestean. Baina baita zinema, adiskideak eta jolasa ere; ezin liteke, bestela. Haur begiradarekin mintzo da batzuetan, alabaren inozentziatik bizitza deskubritzean. Besteen begietatik hitz egiten digu besteetan, inoren ahotan entzundako ipuin eta pasarteak gure egiteraino.

Liburua zabaltzean, gaueko idazketan izan beharrean ipuin kontaketan imajinatzen dut Joseba bere etxeko egongelan. Hitz egin baino, entzutea nahiago duen ipuin-kontalaria, eta, horregatik agian, haren hitzetan, egia borobilik agerian utzi nahi ez duena, baizik eta ipuinen bazterretan egiak ezkutatzen dakiten horietakoa. Liburu bat zabaltzea itsasoan dauden ontziei itsasargi bat piztea bezala dela dio Sarrionandiak lehenengo gauean. Asmo onez pizten dira itsasargi batzuk, ontziak labarretan hondoratzea nahi duten bandidoek pizten dituzte besteak. Egia intermitenteak dakartza gaukari honek ozeanoaren bestaldera. Ipuinak kontatzen entzun nahiko genuke, gure etxeko sutondoaren epelean, baina bizitzak beste bide bat zirriborratu artean, itsasargien mezuak deszifratzen jarraitu beharko dugu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Ekitaldien hutsunea kudeatzea

Amaia Igartua Aristondo

Musikaren sektoreko profesionalei kontzertuetatik datozkie diru sarrerak, bereziki; managerrei ere, beste horrenbeste. Pandemiaren ondorioz, ikuskizunak desagertu egin ziren aurrena, eta murriztu ondoren. Egoera horrek nola eragin dien kontatu diote zenbait kudeatzailek BERRIAri. Itzuleraren gakoak.

Nikos Kazantzakis idazlea. ©BERRIA

Biziminetan bapo

Joannes Jauregi

Aurten dira 75 urte Nikos Kazantzakis idazle eta filosofo greziarrak 'Zorba ospetsuaren hitzak eta egintzak' argitaratu zituela. Duela lau urte kaleratu zen liburua euskaraz, bere ibilbidea urratzen segitzen duen seinale.

Gerard Lovek taldea utzi ondoren, Dave McGowanek hartu du haren lekua baxuan, eta Euros Childs batu zaie teklatuan eta ahotsetan. ©DONALD MILNE / TEENAGE FANCLUB

Bizitzaren aldaketei so

Aitor Biain

Teenage Fanclub taldeak 'Endless Arcade' kaleratu du, estudioko hamargarren lana. Taldean aldaketa garrantzitsuak izan arren, gitarra eta ahots harmoniei eutsi diete.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna