Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Badator Higa Topaketa

Urtzi Urrutikoetxea -

2018ko uztailak 15

Ponentzia eta ponentzia artean tartea aurkitu genuen taberna batera zerbait hartzera joateko. Zalaparta nahasi bat, euskaldunak, galiziarrak, eskoziarrak, korsikarrak, irlandarrak, asturiarrak eta dakoterazko nobelen idazle sioux hura sartu ginen ostatuan… Zerbitzatuta geundela, sioux idazle hark bota zuen: 'hemen gaude sekula bataila bat irabazi ez dugunok'. Hala zen, eta burumakur, inoizko garagardo guztia edaten joan ginen». Hala hasten da Xuan Bello asturiarraren Paniceiros liburu ederreko kontakizunetako bat. Ironia nostalgiko batez kontatzen du hemezortzi urterekin Bretainiara hizkuntza gutxituen topaketa batera joan zireneko istorioa. Euskaldun askok sarriegitan sentitu dugu gure burua antzeko egoera barregarrian, beste hizkuntza gutxitu batzuetako lagunekin topo egitean.

Badakit zerbait horretaz. Kazetaritzan nazioarteko lehen erreportajeak halaxe egin nituen: asturieraren defendatzaileekin, aragoeraren militanteekin, frisiarrekin, eskoziarrekin, irlandarrekin. Hala ibili izan naiz Europako bazterretan, Alpeetako ladinoetatik Artikoko samietara, Kaukasoko bazterretan txetxenieraz, abkhazieraz, zirkasiera... Duela urte pare bat Europan bisitatu gabe neukan azken herrialdean izan nintzen, Azerbaijanen (Ali und Nino eleberriaren hasiera antologikoan dioten legez, Europa non hasi eta non amaitzen den zehaztugabe dagoen eremu horretan). Bakutik abiatu eta Errusiaren menpeko Dagestandik hurbil, Xinalug mendiko herriraino joan ginen; ketsch izeneko Kaukasoko hizkuntza isolatua egiten dute. Hiriburura bueltan, mendiko juduen herrixka bisitatu genuen, han persieraren ahaide den tat judu egiten dute. Kaspio ertzetik Baltikora, Sobietar Batasunaren beste mugalde batean ibili ginen duela hamar urte, Letonian, livoniarren lurraldean, eta herrian livonieraz zekien azken pertsona elkarrizketatzeko zoria izan genuen. Handik gutxira hil zen, eta livoniera ama hizkuntza zuen azken laguna urte batzuk geroago, Kanadan. Hizkuntza uharteen memorian, egunotan bisitan izan ditugun frisiarrak ere ageri dira. Hala iritsi ginen Herbehereetako Frisiatik Danimarkako mugan diren Iparraldeko frisiarrengana bidean, coffee-shop-etako azken arrastoak Ljouwert/Leeuwarden-eko kanal baten amaitu zuen, zer gerta ere, ordurako ez zegoen ia mugarik, baina euskaldunaren gogotik ezin uxatu polizia-kontrolak. Hala iritsi ginen Saterland udalerrira. Pozik zeuden Guiness liburuan sartu zirelako, Europako hizkuntza-uharte txikiena zirelako: ekialdeko frisierari eusteko gai izan ziren mendetan zehar, inguruko herri guztietan galdu arren.

Europatik kanpo, ezagutu ditugu lakoterazko eskolak Ipar Amerikan, wayuuenak Kolonbian eta Venezuelan, sekula esklabo izan ez eta amerindiarren hizkuntzaren gotorleku bihurtu ziren garifuna beltzak Hondurasen, Kuna Yala independenteko irakasleak, Yukatango maiazko irratietako lagunak, kurduak, kabiliarrak, zuluak, tamilak…

Baina gaiak badu ifrentzua. Katalanak izan ziren lehenak ohartarazten ez zeudela gustura hizkuntza gutxituen eremu horretan, euren egoera ez delako beste inorenarekin konparagarri. Geroz eta gehiago bizi dut kontraesan hori neuk ere: lagun asko eman dizkit, beste eremu batzuetan ezinezko den esperientzia partekatua eta konplizitatea ekarri dizkit Kurdistandik Ameriketaraino, baina badakit, halaber, helburua talde horretatik irtetea dela. Behinola gutxitu izandako estoniarren edo flandriarren taldean egotea, esaterako.

Orduan ere, horratik, gure Euskal Herri euskaldun eta normalizatutik munduari egin diezaiokegun elkartasun-ekimen handienetakoa gure hizkuntzaren esperientzia delakoan nago. Inor guri begira, eta gu kanpora, BERRIAn Urtzi Urkizuk egindako erreportaje-sorta horren adibide, baita Garabidek egiten duen lana eta Zornotzan egunotan bisitari ditugun maputxeak ere. Eta zer esan Gasteizen datorren astean egingo duten Higa Hizkuntza Gutxituetako hiztun gazteen topaketaz. Dena du zoragarri: 30 hizkuntza komunitatetako 75 parte hartzaile, gazteria, Araban egitea eta hau guztia antolatzen Gasteizen biltzen den aktibista talde bikaina. Itzela ari zarete egiten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Vladimir Saldo (Kherson), Jevgeni Balitski (Zaporizhia), Vladimir Putin, Denis Puxilin (Donetsk) eta Leonid Pasetxnik (Luhansk), atzo, Kremlinen. ©GRIGORY SISOEV / EFE

Gerran jarraitzeko erabakiak

Igor Susaeta

Errusiak Ukrainan okupatutako lurrak anexionatzeko hitzarmenak sinatu ditu Putinek. Zelenskik iragarri du NATOn sartzeko eskaera egingo dutela, horretarako urgentziazko prozedura erabiliz
Bi manifestari, Espainiako Poliziaren aurrean, Bartzelonan, 2019ko urrian. ©ENRIC FONTCUBERTA / EFE

Berriz ausartu ez daitezen

Gorka Berasategi Otamend

Espainia milaka herritarri jazarri zaie Katalunian 2017ko erreferendumaz geroztik. Omniumen arabera, 4.200dik gora dira. Independentisten helburua da «errepresioa konpromiso bihurtzea».
Pere Aragones, Kataluniako Parlamentuan, lehen aldiz Jordi Puignero presidenteordea aldamenean izan gabe. ©EFE

Koalizio gobernuak jarraitzea «lehentasun bat» da Aragonesentzat

Mikel Elkoroberezibar Beloki

«Egoera konpontzeko garaia da», JxCren arabera. Aragonesek «ahalik eta azkarren» aritzeko eskatu dio JxCri politika orokorreko eztabaidan
 ©BERRIA

«Leku estrategikoa da Kurdistan, eta hori da haien madarikazioa»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Kurdistan «liztor habia berezi eta korapilatsua» da, eta, hango gatazka ulertarazi nahian, liburu bat idatzi du Urtzi Urrutikoetxeak: 'Kurdistan. Argi bat Ekialde Hurbilean'. «Utopia» ezagutzeko bide bat ere bada.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.