Memoria historikoa

GAKOAK

2023ko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Legeak askotariko edukiak jaso ditu 1936tik 1978ra arteko biktimei erreparazioa emateko helburuarekin. Hauek dira eduki nagusiak.

1. Lantalde zientifikoa. Eusko Jaurlaritzak, Gogora institutuaren bitartez, lantalde zientifiko bat sortuko du, giza eskubideetan adituak diren profesionalek osatua, 1936tik 1978ra bitartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu ziren giza eskubideen urraketak ikertzeko. Lanketa horren ondorioak txosten batean jasoko dituzte, biktimen zerrendak osatu ahal izateko.

2. Gogora. Gogora institutuak laguntza juridikorako baliabideak eskainiko dizkie urraketa horien biktimei, kereilak tramitatzeko, horrela nahi badute.

3. Errolda. 36ko gerraren eta diktadura frankistaren biktimen errolda abiatuko da, haiei erreparazioa emateko. Ez dira soilik bortxaz hilak jasoko; esaterako, desagertuak, torturatuak eta preso hartutakoak ere zerrendatuko dira, eta emakumeek jasandako indarkeria «espezifiko, orokortu eta sistematikoak» ere izango du bere lekua.

4. Kalte ordainak. Dagokienean biktimei kalte ordain ekonomikoak emateko aukera ere zabaldu du legeak.

5. Biktimen Eguna. 36ko kolpe militarraren eta diktaduraren biktimen eguna izendatzeko bidea ireki du.

6. DNA bankua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako desobiratzeen DNA bankua sortuko da, eta memoria historikoaren lekuen, ibilbideen eta guneen katalogo bat sortuko dute; baita dokumentuen zentro bat ere.

7. Isunak. Zigor arautegi bat ere jarriko du indarrean lege berriak. 10.000 eurorainoko isunak jasotzen ditu arautegiak frankismoa goratzeagatik, baina 150.000 eurorainokoak ere bai, 36ko gerrako hilobiak suntsitzeagatik edota «ikerketarako eta egia argitzeko dokumentuak» ezkutatu edo suntsitzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.