Albistea entzun

Erreakzioak

Berria -

2012ko martxoak 30

Confebask

«Espero baino erantzun txikiagoa izan du. Enpresek herri hau eraikitzeko erakutsitako konpromisoaren aurrean, sindikatuek ez dute alternatibarik aurkeztu. Gu elkarlanerako prest gaude oraindik ere».

Jose Antonio Sarria

CEN patronaleko presidentea

«Erabat gezurra da greba ez egiteko presioa egin dugula. Askoz errazagoa da pikete bat imajinatzea lanera ez joateko presionatzen. Baina enpresaburuok greba ez egiteko presionatzen? Ez du zentzurik».

Yolanda Barcina

Nafarroako presidentea

«Batzuek greba politikoa egin dute. Independentzia eskatzen entzun ditut, eta horrek ez du zerikusirik Nafarroako enpleguarekin. Tamalez, lanerako eskubidea ere ez da errespetatu, batez ere saltoki txikietan».

Rodolfo Ares

Herrizaingo sailburua

«Alderdi politiko eta sindikatu guztiek, batez ere euren burua ezker abertzaleko buruzagitzat hartzen dutenek, Ertzaintzaren aurka egindako erasoak salatu behar dituzte eta haiek eskainitako zerbitzua babestu».

Ezker abertzalea

«Euskal Herriko hainbat tokitan Ertzaintza eta Espainiako Polizia izaten ari diren jarrera probokatzailea eta erabiltzen ari diren indarkeria salatu nahi dugu. Mobilizazioen aurkako oldarraldi ugari egin dituzte»

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.