PSE-EEk eta EH Bilduk aurrekontu akordioa egin dute Eibarren

Igor Susaeta.
2021eko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
EH Bilduk eta PSE-EEk Eibarko Udalaren (Gipuzkoa) aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dute. PSE-EEk bakarrik gobernatzen du Eibarren, eta, aurretik, aurrekontuetarako itun bat eginda zeukan EAJrekin. Koalizio subiranistaren arabera, «neurri sozialak» indartuko dituzte PSE-EE-rekin lortutako akordioaren bidez, eta hilaren 15ean aurrekontuak onartzeko egitekoa den udalbatzan abstenitu egingo da. «Guretzat oso onuragarria da haiek [EH Bilduk] Madrilen eta hemen eduki duten jarrera. Hori da politika egitea», adierazi zuen Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak —eibartarra da—, atzo, Euskadi Irratian.

Azken hilabeteotan beste kasu batzuetan ere ados jarri izan dira bi indar politikoak. Esaterako, bai Espainiako Gobernuaren aurrekontuak eta bai Nafarroako Gobernuarenak onartzeko orduan, eta, udalerrietan, Irunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.