Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Pascal Gaigneren bi lan estreinatuko ditu Euskadiko Orkestrak gaur

'Urrutiko arimak' eta 'Urruneko azalak' obrek osatzen dute diptikoa; pandemian idatziak dira. Hamar saio egingo ditu orkestrak, gaur hasita

Erredakzioa -

2021eko urriak 28

Gaur hasi eta azaroaren 4ra arte bere denboraldiko bigarren kontzertu programa aurkeztuko du Euskadiko Orkestrak Donostian (gaur eta bihar), Gasteizen (asteartean), Bilbon (asteazkenean) eta Iruñean (ostegunean). Egunero bi saio egingo ditu orkestrak (18:00etan eta 20:15ean), eta, horietako bakoitzean, programa jakin bat interpretatuko du, nahiz eta bi saioen artean lotura ezinbestekoak izango diren.

Izan ere, Pascal Gaigneren bi obra estreinatuko ditu Euskadiko Orkestrak kontzertuotan,Urrutiko arimak eta Urruneko azalak, eta eguneko saio bakoitzean horietako bat joko du orkestrak. Bi obrek, ordea, diptiko bat osatzen dute, eta elkarrekin joz gero, hirugarren bat sortzen dute.

Urruneko izakiak diptikoa pandemiak ekarri zituen ondorioetatik sortu zen. Hasieran, Euskadiko Orkestrak Hypnos variations triptikoaren bigarren zatia enkargatu zion Gaigneri —lehen obra 2016ko martxoan estreinatu zuten, Robert Treviñok orkestra lehenengoz zuzendu zuen kontzertuan—. Hipnos loaren jainkoaren mitoa jorratzen duen sorkuntza horretan, Gaignek gorazarre egin zion Mikel Laboaren «Lekeitioen mundu zirraragarri eta hipnotikoari». Nolanahi ere, pandemiak ekarri zituen murrizketak zirela-eta, Gaigneri eta Euskadiko Orkestrari iruditu zitzaien agian ezinezkoa izango zela orkestra handi bat agertokian biltzea; beraz, Gaignek konponbide bat proposatu zuen: bi obra idaztea, bata orkestrako musika tresnen erdietarako eta bestea orkestrako musika tresnen beste erdietarako, biak batera edo bakoitza bere aldetik jo zitezkeenak. Bi piezak gainjarri egin daitezke, eta, ondorioz, orkestra osorako den hirugarren obra bat sortzen dute.

Txaikovskiren 1. eta 3. sinfoniek osatuko dute Jaume Santonjak zuzenduko duen programa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«'Bertsolaria naiz' esan behar izan diot neure buruari, sinesteko»

Hodei Iruretagoiena

«Inpostorearen sindromea» sarri sentitu izan du Saioa Alkaizak bertso ibilbidean, bere burua bertsolari gisa justifikatu beharra. «Ez nuen ikusten nire antzekorik Nafarroan». Anaitasunan finaleko plaza hartu, eta txapela jantzita atera da orain.
Leire Vargas eta Alaine Agirre, atzo, Donostian, Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan. ©JON URBE / FOKU

Leire Vargas eta Alaine Agirreren liburu sarituak argitaratu dituzte

Gorka Arrese

Ama izatearen nahiari eta ezinari buruzkoa da Agirreren 'Karena' eleberria. Vargasen lehen poema liburua da 'Dena ametsa den irudipena'
 ©BERRIA

Diskorik atera behar ez zutenen diskoa

Iñigo Astiz

Hamabi kantako disko fisikoa kaleratu du Dupla bikoteak, nortasun ikur duen genero nahasketa askea oinarri hartuta: 'Nahieran'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.