Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Eskozia, 20 urte

Joan den maiatzaren 3an beste independentzia erreferendum baten aldeko manifestazioa egin zuten Glasgown.
Joan den maiatzaren 3an beste independentzia erreferendum baten aldeko manifestazioa egin zuten Glasgown. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urrutikoetxea -

2019ko ekainak 30

Bihar beteko dira 20 urte Eskoziako Parlamentua lehen aldiz batzartu zenetik, mendetako etenaren ondotik. 1999ko uztailaren lehena zen, ia hiru mende nazioak independentzia galdu zuenetik: 292 urtez Londrestik gobernatu zen herrialdea, behinola Eskoziaren zati handiena hartzetik biztanleen ehuneko baten hizkuntza izatera txikituta zegoen gaelikoa, baina —euskal ikuspegitik kontraesana izan arren— nortasun nazionalak bere horretan iraun zuen. Aldea egon zen, esaterako, hizkuntzari askoz hobeto eutsi dion Galesera begiratuta: autonomia berreskuratzeko erreferendumean doi-doi onartu zuten galestarrek; eskoziarrek gehiengo handi batez babestu zuten, ordea. Londresekiko distantzia geografikoa, tradizionala eta instituzionala askoz handiagoa da Eskozian; dozenaka erakunde publikok eta bestelako elkartek badute Eskoziako adar propioa eta, aldiz, Gales eta Ingalaterrarako bakarra daukate.

Kontuak kontu, ezin ahaztu Eskozian bi hamarkadotan goitik behera egondako aldaketa ere. Alderdi Laboristaren gune garrantzitsuenetakoa izatetik independentismorantz egindako bidea, hain zuzen ere. Lehen bi agintaldietan laboristak egon ziren agintean, eta SNPko independentistek ez zuten garaipenik lortu 2007ra arte, laboristek baino aginte bakar bat gehiago irabazita. Hamar urte ziren orduan lau eskoziarretatik hiruk Parlamentu berria eratzearen alde bozkatu zutenetik (erreferendumetik beste bi urte behar izan ziren autonomia onartzetik hauteskundeak egin eta lehen Parlamentua eta gobernua eratzeraino).

20 urte Parlamentuak lehen saioa izan zuenetik, XX. mende hartan, eta dozena bat baino ez independentistek bozak irabazi eta agintea hartu zutenetik. Hego Euskal Herritik ikusita, ziztu bizian egindako urratsak dirudite, baina logika demokratikoan dago: programa bat idazten duzu (manifestua eremu anglosaxoniarrean) hauteskundeetarako, jendeak zure alde —eta, beraz, zuk aurkeztutako programaren alde— bozkatzen du, agintea lortzen duzu, eta, beraz, zuk aurkeztu eta jendeak bozkatutako hori egiteko konpromisoa daukazu.

Eskoziak erakusten du hauteskunde bateko babesa ez dela automatikoki zure programa osoa betetzearen aldekoa, independentzia proposatuz babestu zaituzten arren, independentziaz bozkatzerako orduan gehienek ezetz bozka dezakete eta, 2014an gertatu legez. Baina logika demokratikoak dio zuk planteatu duzuna aurrera eraman behar duzula. Espainian ez da legezkoa nahi duzun programa idaztea, baina jendeak programa horren alde bozkatzen badu, sekulako krisi politikoa lehertzen da, sistemaren josturak ez dio eusten, eta gabeziak agerian geratzen dira. Ez da, sarriegitan esaten den legez, estatu guztiek daukaten arazo bat, bati baimenduz gero mundu osora edo Europan zehar hedatuko litzatekeen birusa. Bestela ere erakutsi ohi da auzia, herrien Europaren mapak erakutsiz. Baina errealitateak diosku, demokrazia guztietan egon arren autonomia edo independentzia nahi duten mugimenduak —hori ere elkarren aurkako fenomeno gisa ikusi ohi da, eta oso ohikoa da mugimendu berak bere historian garapen bat eta eskaeren graduazioa izatea, autonomismotik independentziara edo alderantziz, koiunturaren arabera —, Europako leku gutxitan dela auzi hori egiazko korapilo bat: Espainian bai, baina Frantziak oso ondo daki ukabila itxi edo zabaltzen unean uneko beharrizanen arabera: Kaledonia Berrirako adostutako erreferenduma, Korsikari lurralde elkargoa eta Ipar Euskal Herrian aitortza txiki bat, 218 urteko borrokaren ondotik. Italian sardiniar behartsuak edo tiroldar aberatsak, Herbehereetan frisiarrak, Danimarka eta faroetarrak edo groenlandiarrak, Norvegia eta samiak... eguneroko erronka eta eskaerak izanda ere, nork bere modura baina inolako kataklismorik gabe kudeatzen dituzten auziak dira.

Espainiak ere bazuen gaia bestela lantzea, baina kale itxian tematzea hobetsi izan du, historikoki hainbatetan legez. Eta Erresuma Batua ingeles nazionalismoaren esentzialismoak irentsi du, tory lidergoaren eztabaida agerian uzten ari den legez. Boris Johnson ziztu bizian doa amildegirantz. Eta Holyrood-en agintea izan arren, helburua zelan lortu ez zekiten eskoziar independentistei norabidea erakusten die bidenabar: Ingalaterrak hartzen duen bidetik ahalik urrunen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Turkmenistango presidente Gurbanguly Berdinmuhademov eta Italiako lehen ministro Giuseppe Conte. ©R. A. / EFE

Turkmenistan, COVIDik gabeko herrialdea

Alex Bustos

Berdinmuhademov presidenteak dio ez dutela koronabirus kasurik izan Turkmenistanen; hala ere, pandemiari aurre egiteko neurriak hartu dituzte, besteak beste herrialderako sarrera-irteerak mugatzea.

 ©LARA VILLALON

«Erdogan kritikatzen duten guztiak atxilotzen dituzte»

Lara Villalon

Abokatuaren esanetan, Turkiako Gobernuak legea baliatzen du bere eta estatuburuaren aurkako kritikak isilarazi eta beldurra zabaltzeko: «Ez dute nahi borroka egiterik eta jendea babesterik».

Italiako Barne ministro izandako Matteo Salvini eta haren abokatu Giulia Bongiorno, atzo, Palermon. ©IGOR PETYX / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.