Villarejok gerra zikina defendatu du

2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jon Iñarritu EH Bilduko Espainiako Kongresuko diputatuak Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur eta Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren desagerketei buruz galdetu dio Jose Manuel Villarejo komisario ohiari. Perturrena «ETAren erabakia» izan zela esan dio, baina Iñarrituk erantzun dio ez duela hala ematen. Baina hala aitortu du: «Egon ziren bi edo hiru galdu zirenak bazter urrunetan. Nik, tamalez, ez nuen parte hartu, baina gustatuko zitzaidakeen». Eta erantsi du: «Terroristekin amaitu behar zen, eta oso ondo egin zuten nire kideek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.