Albistea entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. PSE-EE

PSE-EEk aurreikusi baino emaitza okerragoak izan ditu

Legebiltzarrean laugarren indarra izan ondotik, hirugarrena da orain, baina eserleku bakarra irabazita. Mendiak aitortu du «indar handiagoa» edukitzea gustatuko zitzaiela
Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaia, atzo, bozkatu zuen unean.
Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaia, atzo, bozkatu zuen unean. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2020ko uztailak 13

ESERLEKUAK: 10

BOTOAK: 121.869

LEGEBILTZARKIDEAK

Araba: Gloria Sanchez, Txarli Prieto, Maria Jesus San Jose, Alberto Alonso.

Bizkaia: Idoia Mendia, Jose Antonio Pastor, Sonia Perez.

Gipuzkoa: Eneko Andueza, Susana Corcuera, Iñaki Arriola.

Botila erdi beteta bezala, erdi hutsik ikusten dute PSE-EEko buruzagiek. Eusko Legebiltzarrerako 2016ko bozetako emaitzekin alderatuta, eserleku bat irabazi du, eta hamar izango ditu hurrengo legegintzaldian; ganberan laugarren indarra izan ondotik, hirugarrena izango da orain. Kontuan hartu behar da, ordea, duela lau urte inoizko emaitza kaskarrenak bildu zituela, eta inkestek aurreikusten zutela, oro har, bi edo hiru legebiltzarkide gehiago lortuko zituela orain. Batetik, Espainiako Gobernuan agintean dagoelako; eta, bestetik, EAEn 2016az geroztik egin diren boz guztietan gorantz egin duelako.

Aurreikusi baino emaitza okerragoak izan ditu, ordea. Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak atzo gauean adierazi zuenez, «oso onak» dira emaitzak. Baina ia jarraian hauxe gehitu zuen: «Gustatuko zitzaigun indar handiagoa edukitzea». 2016ko bozetan 126.420 boto lortu zituen (%11,93), eta orain, 121.869 (%13,64). Atzerriko botoak zenbatzea falta da.

EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko campuseko Bizkaia aretoan mintzatu zen militanteen aurrean, eta abstentzioari —%47,14, inoizko handiena— egotzi zion boto gehiago ez lortu izana: «Abstentzioa handia denean, horrek kalte egiten dio gure alderdiari. Historikoki hala izan da».

Mendiak «atsekabea» plazaratu zuen, abstentzioa inoizko handiena izan delako, «abagunea, ekonomikoki eta sozialki, hain zaila izanik». PSE-EEren lehendakarigaiak esan zuen gustatuko zitzaiela «herritarren agindua indartsua» izatea. «Dena dela, legebiltzarrak erabateko zilegitasuna edukiko du».

Iruditzen zaio 2014an hasi zuten bidea «egonkortu» dutela. Hain zuzen, orduan izendatu zuten alderdiko idazkari nagusi, Patxi Lopezen ordez. «Bide hori finkatuz joan da azken urteotako hauteskundeetan. Bizi dugun krisi handiak ez du aldatu gure bide orria». Pentsatzen du herritarrek «ulertu» dutela helarazi dieten mezua: «Egonkortasunaren eta luzera begirako politikaren alde egindako apustua». Eta nabarmendu zuen «ezker ez-nazionalistaren lidergoa, dagokiguna» berreskuratu duela PSE-EEk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Izan ere, EP Elkarrekin Podemos koalizioak aurrea hartu zion 2016ko hauteskundeetan, eta oraingoan amildu egin da. Dena den, emaitzak aintzat hartuta, EPren botoak ez dira PSE-EEren zakura joan.

Oposizioan edo gobernuan

EAJ zoriondu zuen Mendiak —Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteari eta Iñigo Urkullu lehendakarigaiari deitu ziela esan zuen—, hauteskundeen «garaile argia» izan delako. «EAJri dagokio ekimena izatea, eta eskatuko genieke ahalik eta azkarrena erraztu dezala Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza martxan jartzea, Euskadik hori behar duelako: abiatzea». EAJren eta PSE-EEren legebiltzarkideak batuta, gehiengo osoa dute ganberan, eta, aurreko legegintzaldian gertatu bezala, gobernu ituna egiteko moduan dira. Mendiak ez zuen horri buruz hitz egin. Esan zuen PSE-EEren egitekoa izango dela «Euskadin hauspotutako politika guztiek norabide aurrerakoia izan dezatela, oposizioan edo gobernuan egon». Mendiarentzat, EAJ «askea» da nahi duen «bidea aukeratzeko orduan».

Udalerri bakarrean irabazi du PSE-EEk, historikoki nagusi izan den herri batean: Ermuan (Bizkaia). Duela lau urte ere udalerri bakarrean atera zen garaile, Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Udal hauteskundeetan garaile izan ohi den bi udalerritan, kasurako Eibarren eta Zumarragan (Gipuzkoa), EAJk eta EH Bilduk aurrea hartu diote.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.