martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Botere judizial propioa

2021eko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako Fiskaltzak, alegia, Espainiak Katalunian jarduteko izendatu dituen fiskalek auzitara eramango dituzte Kataluniako Parlamentuko lehendakaria eta mahaiko hiru kide subiranistak. Zergatik? Erantzuna betikoa da Kataluniako prozesua abiatu zenetik: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak emandako (abusuzko) agindua ez betetzeagatik.

Auzitegi Konstituzionalak ez zuen inolaz ere nahi Kataluniako Parlamentuan eztabaidatzea, eta are gutxiago onartzea, Kataluniako autodeterminazioaren aldeko mozioak; beste horrenbeste Espainiako monarkia gaitzestea helburu zeukan proposamen batekin. Eztabaida zaharra da. Nor da Auzitegi Konstituzionala, edo beste edozein egitura juridiko, erabakitzeko zer eztabaida dezaketen eta zer ez legebiltzar bateko kideek?

Auzitegi Konstituzional batek deusezta lezake legebiltzar batek hartutako erabakia baldin eta lege bat den eztabaidatu eta onartu dena, eta ondorioztatzen badu lege horrek eskubideak urratzen dituela. Ez, lege baliorik ez daukan adierazpen hutsa, gogorra izanagatik.

Premiazkoa da botere judizialpropioa edukitzea, herritarrek aukeratutako legebiltzar batek adostuko dituen adierazpenak errespetatuko dituena, epaile eta fiskal propioak izendatuko dituena eta gizarte moderno baten zerbitzura lan egingo duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.