martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Junts eta ERC betiko xextran

2021eko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Luze joko du akordioak, baina azkenean ados jarriko dira, beste irtenbiderik ez daukatelako», izan zen Kataluniako otsaileko hauteskunde gauean askoren ahotik entzun genuen iragarpena. Horrelaxe jazo da, herritar askoren etsipenerako. Azken orduan, oso egun gutxi falta zirela, hitzartu dute Kataluniako bi alderdi independentziazale nagusiek, ERCk eta Juntsek, gobernua osatzeko akordioa. Hurrengo hilabete batzuetarako bakea sinatu dute.

Asko, eta askotan, ari da sustraitzen Kataluniako herritar independentziazaleen artean bi alderdi horien etsai nagusiak bi alderdi horiek berak direla; alegia, Kataluniako independentzia nahi ez dutenak arerioak dira, eta nahi dutenak, etxeko besteak, etsai.

Oso baikorra, eta errealitate gordinetik kanpokoa, izan beharra dago gobernu berriaren bizitza ez dela trumoitsua izango aurreikusteko. Aurrekariak txarrak dira, zauriek irekita segitzen dute eta salbuespena izan beharko lukeena kultura bihurtu da.

Lehenagotik dauzkan lanez gain—erantsi egunerokoari pandemiaren ondorioak—, premiazko da ERC eta Junts batasunaren erreira itzultzea.Xextran egiten duten bakoitzean etsipenera bultzatzen dituzte herritar asko, eta horretarako mesedegarria izango litzateke prozesua deritzona gobernuaren gorabeheretatik blindatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.