Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Zirkinik ere ez

2022ko irailaren 1a
00:00
Entzun
NBEk arrazoia eman die buruzagi subiranista katalanei. Oriol Junqueras presidenteorde ohia eta Raul Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull kontseilari izandakoak epaitu aurretik kargugabetzeak haien eskubide zibil eta politikoak urratu zituelako. 2017ko erreferendumaren ondoren, Espainiako Estatuak eskura zituen zigor tresna guztiak baliatu zituen, eta matxinada egotzita kendu zituzten kargutik, gero epaiak matxinada delitua onartu ez zuen arren, sedizioa baizik —sedizioak ez du kargugabetzea justifikatzen—.

Kaltea egina dago, ordea; eta, gainera, NBEren ebazpenak ez du ondoriorik, ez da loteslea. Giza eskubideen urraketengatik Espainiako Estatuak jaso dituen ohartarazpenak —are, epaien baliogabetzeak eta zigorrak— zenbatzea zaila da; baina, gehienetan, erreakziorik ere ez du eragiten Espainiako ordezkari politiko eta agintarien artean. Gaizki jokatu izanaren aitorpen txikienik ere ez dezatela espero Katalunian.

Beste behin ere agerian gelditu da Espainiako justizia sistemak ez duela sistema demokratiko batek eskaini beharko lituzkeen bermeak eskaintzen, interes politikoen bulkadara jokatzen duela, eta ez duela atzera zirkinik ere egiten, nahiz eta ohartarazpena edo zigorra Europatik, NBEtik edo beste edozein goi erakundetatik etorri.

Ebazpenak eragin duenetik zerbait nabarmentzekoa bada, ERC eta JxCk kaleratutako ohar bateratua litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.