Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Fikzioaren hiltzaileak

Agus Perez -

2021eko azaroak 3

'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi'

Konpainia: Kamikaz kolektiboa. Testua, zuzendaritza eta antzezpena: Amancay Gaztañaga, Iraia Elias, Erika Olaizola. Zuzendaritzan bidelagun: Espe Lopez. Musika zuzenean: Amancay Gaztañaga. Kanta: Odei Barroso. Jantziak: Barbara Rasso. Argiak: Miriam Ubanet, Ana da Graça. Ilustrazioa eta kartela: Idoia Beratarbide. Lekua: Azpeitiko Soreasu antzokia. Eguna: Urriak 31.

Hortxe ditugu hiru emakumeak, patxada ederrean, tea eta pasteltxoak hartzen garai bateko jantziekin apainduta. Antzematen dugu asteroko hitzordua dela, agian arratsalde guztietakoa. Hortxe daude, egon aditzaren esangura betean, gizonik gabeko denbora berezi horretan, beraientzat bakarrik sortu duten intimitate horretan.

Halako batean, baina, haietariko batek Joshua delako batekin maitemindua dela errebelatuko die beste biei, eta orduan bai, orduan hasiko dira komeriak, jeloskeriak eta elkarrenganako inbidiak akuilatuta. Lehertu arte barre egin dugu hasierako eszena horrekin, hiru antzezleen artean paroxismoraino eraman dutelako parodia buruargiaren artea. Baina horrelakoak al dira benetan emakumeak? Benetakoak ote dira ustezko maitasun erromantikotik sortutako egoerak eta erreakzio patetikoak? Ez ote dira kontsumitzen ditugun fikzioaren produktu ustelduen emaitza? Nork diseinatzen ditu gure iruditeria eratzen duten telesailak, filmak, iragarkiak, albistegiak?

Ikusten denez, une batetik aurrera serioago jarri da emanaldia, esandako galdera horiek tarteko, baina betiere satira kutsuari uko egin gabe. Horren adibide dugu hurrengo atalean XVI. mendeko gizon itxurarekin antzeztu dutela hirurek hasierako pasarte bera, baina gizonen ikuspegitik, gizonezko buru bana aurpegien aurrean jarrita, floreteak eskura eta tea alkoholarengatik ordezkatuta. Agian pasarterik esanguratsuena heldu da haietariko batek bera ere feminista dela esan duenean eta beste batek galdetu dionean ea horrekin nahikoa dela uste ote duen. «Momentuz, bai» erantzun, eta ikusleen barre-algarak —etengabeak izan dira emanaldian zehar— are ozenagoak bihurtu dira jarrera horren kontura.

Hala ere, aurrera jarraitu dute hirurek arestian planteatuko galderei erantzuten, panfletotik hurbil batzuetan —beharrezkoa kasurako, eta beraiek ere tentuz ibiltzekoa dela onartuta—, eta amorrutik beste batzuetan —zer espero genuen, bada, honezkero?—, kementsu beti, umoretsu beti, irudimentsu batez ere, edozein ideia eszeniko taula gainean gauzatu daitekeela une guztietan frogatuz, adorea, prestakuntza eta determinazioa izanez gero.

Dudarik gabe, Barbara Rassoren jantziek rol nagusia jokatu dute emanaldiaren arrakastan hiru antzezle sortzaileen lan itzelarekin batera, eta hor egon dira era berean Amancay Gaztañagaren biolina eta Odei Barrosoren rap erako azken kanta, ikusleen amaierako entusiasmoa bideratu duena. Izan ere, txalo zaparrada benetan espontaneoak —ez bilatuak edo dramaturgiatik probokatuak— tarteka-marteka gertatu dira emanaldian, baina amaierakoak ikusleen esker onaren marka guztiak gainditu ditu, zinez.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Harkaitz Cano idazlea, bere poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du

Ainhoa Sarasola

Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aurtengo Durangoko Azokak argitu dezakeen argazkia

Itziar Ugarte Irizar

Digitalizazioaren aroak galdera ikur handiak ezarri ditu musikagintzaren sektorean. Nabarmen aldatu da musika banatzeko era, eta Durangoko Azokan ere gero eta begi-bistakoagoa da hori. Eredu bat agortzear sumatu arren, formatu fisikoaren aldeko jarrerari eusten diote gehienek.

Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid Larrea, beren lan argitaratu berriak eskuetan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Karmele Mitxelenaren eta Iñaki Ciden lanak argitaratu dituzte

Itziar Ugarte Irizar

'Haragizko mamuak' du izenburu Mitxelenaren lehen narrazio liburuak, eta 'Behin batean Loiolan' antzerkiaren alorreko Ciden lanak. Donostia Hiriko Kutxa Literatura sariak irabazi dituzte biek, eta Elkarrek eman ditu lanok argitara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.