Albistea entzun

Koronabirusa

Eusko Jaurlaritzak eten egin ditu Irale ikastaroak, «izurriaren egoeragatik»

Hezkuntza Sailak zirkular baten bidez jakinarazi dio Iraleri. Hilaren 28ra arte etenda egongo dira ikastaroak, eta orduan berrikusiko dute erabakia
Iralen egindako murrizketak salatzeko elkarretaratze bat, 2020ko udan, Gasteizen.
Iralen egindako murrizketak salatzeko elkarretaratze bat, 2020ko udan, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko urtarrilak 13

Gaixo agiria duten irakasleen kopuru altua dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eten egin zituen atzo irakasleak euskalduntzeko Irale programako ikastaroak. Zirkular baten bidez jaso zuten Iralen erabakiaren berri. «Pandemiaren egungo egoeraren eta ordezkapenak betetzeko beharraren» ondorioz hartutako erabakia dela arrazoituta eman zuen Hezkuntza Sailak erabakiaren berri. Agiriak zehazten du Irale programarako liberatutako irakasle guztiak bihar bertan «beren erreferentziazko ikastetxeetara» itzuliko direla, eta lanpostu horretan egongo direla urtarrilaren 28ra arte, egun hori barne. Gainera, epe horretan ikastaroak berriz hasteari buruzko informaziorik eman ezean «etenda jarraitzen dutela ulertuko» dela dio gutunak.

Urtarrilaren 31n berrekingo diete Iraleko klaseei, betiere «egoerak hobera egingo balu». Iraleko irakasleak ordezkatzen ari direnei dagokienez, Hezkuntza Sailaren gutunak dio eutsi egingo zaiela «ikastetxeetan egindako ordezkapenetarako kontratatutako pertsonen kontratuei». Horrela, espero du «zentro batzuen egoera arintzea» eta «ordezkapenen estaldurak beste batzuetan egin ahal izatea».

Gaixo agiriarekin dauden irakasleen kopuru handiarekin lotuta hartu du erabakia Hezkuntza Sailak: «Pandemia dela eta, ikusi dugu irakasleetan bajak daudela, eta, egoera horri aurre egiteko, erabaki dugu ikastaroak etetea». Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak herenegun jakinarazi zuen 1.350 zirela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egoera horretan zeuden irakasleak, eta horiek utzitako hutsuneak betetzeko ahaleginean ari dela Hezkuntza Saila.

Atzo, ordea, Iraleren jarduna geratzeko erabakia jakinarazi baino ordu gutxi lehenago, baja kopurua «zertxobait txikiagoa» dela adierazi zuen, Ser irrati kateari emandako elkarrizketa batean, eta, horrenbestez, hutsuneak «egonkortzen» ari direla. Halaber, «ia baja guztiak» estalita daudela esan zuen. Ordezkapenak egiteko sistema ere defendatu zuen Bildarratzek. Haren arabera, «zerrenda oso zabalak» daude, eta, horrez gain, hutsuneei «egun batetik bestera» erantzuteko gai da sistema informatikoa.

ELAren salaketa

Hezkuntza Sailaren erabakia kritikatu zuen ELA sindikatuak, ohar bidez. ELAren iritziz, «inprobisazioaren» beste adibide bat da erabakia, eta atzera egiteko eskatu zion Hezkuntza Sailari. Sindikatuaren arabera, berrehun ikasle inguru dira ikastaro hauetarako liberatu direnak, eta Hezkuntza Sailari galdegin zion ikastaroak eta liberazioak berrezartzeko, euskalduntzearen aldeko «benetako apustua» egiteko, eta osasuna bermatzeko baliabideak jartzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostia erietxearen aurrean egindako protesta. ©Goka Rubio / Foku

Langileek ez dute «hurbiltzeko borondaterik» ikusten Osakidetzaren partetik

Arantxa Iraola

Berriro ere elkarretaratzea egin dute Donostia ospitalearen aurrean.

AHTaren obretan aurkitutak gaztelu erromatarraren aztarnak ©Nafarroako Gobernua

AHTaren obrek ondare arkeologikoan eginiko kalteak salatzeko deialdia egin dute, bi soldadu erromatarren mamuen izenean

Isabel Jaurena

Erromatar gaztelu baten aztarnak topatu dituzte Tafallan (Nafarroa), eta Nafarroako Gobernuak AHTaren obrak geldiarazi ditu.

Estitxu Villamor Lomas eta Ortzi Akizu-Gardoki ikerlariak, Errekaleorren. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Bestelako eredu baterako akuilu

Edurne Begiristain

Gasteizko Errekaleor auzoarentzat «mugarria» izan zen duela bost urte Iberdrolak argindar sarerako lotura moztu izana. Ordutik, auzo okupatua burujabea da energia elektrikoari dagokionez, eta bizimodu autogestionatuari esker, aztarna energetikoa murriztea lortu du.

Ortzi Akizu-Gardoki eta Estitxu Villamor Lomas ikerlariak, Errekaleorren. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Kontsumo ohiturak aldatuz egingo da trantsizioa»

Edurne Begiristain

EHUko bi ikertzaileek lehen aldiz kalkulatu dute auzo baten aztarna energetikoa. Gasteizko Errekaleor auzo komunitario eta autogestionatua izan dute aztergai.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.