Albistea entzun

Indarkeria matxista

Tuterako epaitegiak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra

Gizonak onartu egin du «lo zegoen bitartean» hil zuela Pina. Dozenaka lagun elkartu dira epaitegien aurrean, indarkeria matxista gaitzesteko

Sara Pinaren hilketa salatzeko elkarretaratzea, atzo, Tuteran.
Sara Pinaren hilketa salatzeko elkarretaratzea, atzo, Tuteran. VILLAR LOPEZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi -

2022ko urtarrilak 27

Joan den urtarrilaren 10ean hilik azaldu zen Sara Pina, Tuterako (Nafarroan) Iruñea etorbideko haren etxean. Hilotzak indarkeria zantzuak zituen, labankada arrastoak. Gorpua aurkitu eta berehala hasi zen Polizia Pinaren senarraren bila, hark hil zuela baitzen hipotesi nagusia; biharamunean atzeman zuten, Bordeletik hurbil (Okzitania). Ordutik, gizonezkoa preso izan da, Parisen. Atxilotu zutenetik bi aste igarota, Pinaren senarra Madrilera eraman zuten astelehenean, eta ondotik Nafarroara ekarri. Hain zuzen ere, Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian deklaratu zuen atzo, eta epaileak espetxera bidali zuen behin-behinean, fidantzarik gabe. Auzitegiak adierazi duenez, akusatuak onartu egin zuen Sara Pina hil izana, hura «lo zegoen bitartean».

 

Defentsak behin-behineko askatasuna eskatu zuen akusatuarentzat. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, berriz, fidantzarik gabeko espetxealdia. Horien alde egin zuen epaileak, besteak beste, akusatuak ihes egiteko arriskua zegoela iritzita, gizonezkoaren aurrekariak direla eta. Atxilotuari Sara Pinaren hilketa leporatzen diote, eta hamabost eta 25 urte bitarteko espetxe zigorra du delitu horrek. Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, gainera, gizonak bi gutun eman zizkion epaileari: batean, hilketa egin izana onartzen du, eta, bestean, «barkamena» eskatzen die Pinaren familiari eta bereari.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazitako informazioaren arabera, Sara Pinaren hilotzak indarkeria zantzuak zituen: zehazki, «indarkeria handiz egindako hainbat labankada». Kasuaren gaineko ikerketan aritutako iturrien arabera, Pinaren eta senarraren etxebizitzako ateak ez zeuden bortxatuta poliziek gorpua aurkitu zuten egunean. Halaber, 41 urteko gizonezkoa, sortzez Gallurkoa (Espainia), ihes egina zen haiek etxera joan zirenerako, sakelako telefonoa etxean utzita. Hala, gorpua aurkitu zuten egun berean hasi zuen Poliziak Pinaren senarra aurkitzeko operazioa, hipotesi nagusia baitzen emakumea hark hil zuela. Auzitegiaren arabera, gainera, zantzu batzuek adierazten dute gizonezkoak urtarrilaren 8an edo 9an hil zuela emaztea.

Pinaren senarra hilaren 11n atxilotu zuten, Boisredongo zerbitzugune batean, Bordeletik 65 kilometro iparraldera; hau da, Tuteratik ia 500 kilometrora zegoen. Hedabide batzuen arabera, ibilgailuaren GPSari jarraituz atzeman zuten jendarmeek.

Gaitzespen irmoa

Sara Pinaren hilketak sumina eta haserrea piztu du herritarrengan kasuaren berri izan zen egunetik bertatik. Hainbat protesta antolatu dira dira auziaren harira, eta Tuterako eta Cortesko (Nafarroa) —hangoa zen Pina— udalek hiru eguneko dolua ezarri zuten. Protestak ez dira amaitu, baina: dozenaka lagun Tuterako epaitegi parean bildu ziren atzo, Pinaren senarra deklaratzera deitua zen ordu berean. «Nazkatuta gaude indarkeria matxistaz. Justizia nahi dugu, bai Sararentzat, baita beste biktima guztientzat ere», nabarmendu zuten Luchamos por Sara plataformako kideek.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kalera jo zuten herritar ugarik Bilbon, arrazakeria, xenofobia eta ijitoen aurkako diskriminazioa salatzeko. ©M. DEL VALLE / FOKU

Erakundeen arrazakeria «egiturazkoa» dela salatu dute

Joxerra Senar Javi West Larrañaga

Kalera atera dira ehunka lagun «politika publiko arrazisten» aurka egiteko, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean
Aralarren elkartu ziren hainbat lagun, gasbidearen aurka. ©ARALAR ZAINDU DEZAGUN

Makinak martxan ez jartzeko

Edurne Elizondo

Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora deitu du Lekunberrin (Nafarroa), Nedgya enpresak Aralarko Babes Bereziko Eremuan egin nahi duen gasbide proiektua salatzeko.

Ekologistak Martxan-ek neurriak eskatu ditu kutsaduraren aurka

Jone Arruabarrena

100.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietako udalak behartuta daude airearen kalitate ona bermatzen duten planak ezartzera
 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

Arantxa Iraola

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.