Gailurretik, bat eginda

Ehunka gazte igo dira Larhun kaskora Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuz, Frantziako Errepublikaren jai eguna zela eta. Aitzinak eta Ernaik antolatu dute ekitaldia.
Ernaik eta Aitzinak antolaturiko Larhungo martxa, atzo eguerdian.
Ernaik eta Aitzinak antolaturiko Larhungo martxa, atzo eguerdian. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Joana Ibargarai -

2020ko uztailak 15

Batzuk Urruñatik abiaturik (Lapurdi) eta besteak Beratik (Nafarroa), 250 pertsona igan dira Larhun kaskoraino. Bi bide, baina norabide bakarra: «Independentziarantz goaz».

Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek antolatu dute eguna, eta han izan da Aimar Lopez Erasun, ekitaldiaren bozeramailea: «Ipar Euskal Herritik ehun bat gazte igo gara, Bera aldetik beste 150, eta aldi berean iritsi gara gailurrera». Gora heldutakoan, mintzaldi hitzartze bat izan da, eta oroigarri bat finkatu dute lurrean, Gazteok independentzia leloarekin.

«Bai Hego eta bai Ipar Euskal Herriko kideok elkar topatu dugu, momentu goxo bat pasa dugu batera. Elkar ezagutzeko parada izan da giro biziki goxoan», azaldu du Lopez Erasunek.

«Gezurren gainetik»

«Gezurren, mozalen eta bandera arrotzen gainetik independentziaren aldarriak batu gaitu gaur Euskal Herriko hamaika txokotako gazte borrokalariak», irakurri dute eguerdian, Larhun gailurrean.

Egun berezia izan da independentzia aldarrikatzeko hautatu dutena: uztailaren 14a, 1789ko frantses iraultza «jakobinoaren» garaipenaren urteurrena. Hain zuzen ere, azpimarratu dute «giza eskubideen herrialdea» izan beharrean usu «errepresioaren eta botere zentralistaren estatua» dela erakusten diela Frantziak. Horrez gain, koronabirusak sorturiko osasun krisialdia aipatu dute, eta, haien hitzetan, «datorren krisi ekonomiko eta soziala nolakoa izanen den» erakutsi die Eliseoak.

«Kolore guztietako poliziek hartu zituzten gure kaleak martxoan, beraiek inposatutako mugak itxi eta are eta ikusgarriagoak eginez. Guk, beste behin erakutsi dugu herri bat garela, eta herri honen alde gogotik lanean gabiltzala», erran dute.

Hala, Larhunen elkarturik, mugari «muzin» egin eta hura bera zapalduz bizitza eredu berri bat aldarrikatu dute: «Politika sozialez beterikoa, ama lurrarekiko errespetuzkoa, eta parekidetasunean oinarriturikoa».

Euskal Herri «aske, feminista, sozialista, euskalduna eta ekologista» eraikitzera doazela errepikatu dute Aitzinako eta Ernaiko kideek. Eta, gailurretik kasik Euskal Herri osoa ikusgai zutela, ozen erran dute handik jautsi eta zazpi lurraldeak ehuntzeari ekingo diotela. Azaldu dutenez, argi dute independentzia «ezinbestekoa» dutela « berdinen arteko herria» eraikitzeko, «Bokaletik Tuterara eta Eskiulatik Trebin?ura».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Angeluko hondartza. ©Guillaume Fauveau

Maskara derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere

Olatz Esteban Ezkati

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian: 224 kasu izan dira azken orduetan. Gipuzkoako tabernariak kexu agertu dira Jaurlaritzaren murrizketak direla eta

Emakume bat oinez Donostian, erosketen poltsak eskuetan, joan den apirilean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zaurgarrienak, zaurgarriago

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Pandemiak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak sakondu dituela ondorioztatu du Emakunderen txosten batek. Egoera hobetzeko gomendioak eman dizkie erakundeei

Jedea Bilboko metrotik irteten, maskara jantzita ©Luis Tejido/EFE

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian

Berria

Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna