ZUZENDARIEN GALEUSCA

Bestela bozkatzea

Vicent Partal.
2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Asteburu honetan, 80.000 katalan inguru deituta gaude Ordezkarien Asanblearako hauteskundeetan bozkatzera, Errepublikaren Kontseiluko parlamentua osatzeko.

Garbi dago esperientzia honek bere mugak dituela parte hartzaileen kopuruari dagokionez, baina, halere, balio handia du, izateko eta jokatzeko modu errepublikazale bat taxutzen baitu, errepublika katalanari dagokiona, eta ez Espainiari, hura guztiz bestelakoa baita. Lehen aldiz, bestela bozkatzen ari gara.

Hala, botoa elektronikoa izango da. Ez dago alderdien zerrendarik. Lurraldearen arabera bozkatuko dira ordezkariak. Hiru egunez. Munduko edozein tokitatik berdin emango da botoa. Herrialde Katalan guztien ordezkari izango dira aukeratutako diputatuak, eta ez Kataluniaren ordezkari soilik. Bi hautestontzitan emango da botoa: hautagai independenteak, alde batetik, eta hautetsi instituzionalak, bestetik. Independenteen eserlekuak hautetsienak halako bi izango dira 81 independente eta berrogei hautetsi. Eta araudiak dio emakumeek gehiengoa izan behar dutela, eta, beraz, hauteskunde barruti guztietan botazioa zuzendu egingo da helburu hori lortzeko.

Obsesio alderdikoi tamalgarriaren ondorioz, oso zaila izan da honaino iristea, eta igandean jakingo den emaitzak ez du mugimendu osoa ordezkatuko. Baina, nolanahi ere, igandean instituzio kontrolaezin bat sortuko da. Kontrolaezina Espainiako estatuarentzat, baina baita alderdi independentistentzat ere. Horiek saia daitezke hautetsien multzoa kontrolatzen, baina ezingo dituzte lurraldeari lotutako diputatu independenteak kontrolatu, ezta zuzendu ere.

Gutako bakoitzak barneratu behar izan ditugu berritasun horiek guztiak. Nik, adibidez, orduak egin ditut botoa nori eman pentsatzen nire hauteskunde barrutian hemeretzi hautagai independente aurkeztu dira lau eserlekutarako. Eta gauza bakarra esan diezazueket, Martxelo eta Maria: oso interesgarria izan da lehen aldiz bozkatzea ez espainol gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.