Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Korsikak Frantzia aldatu du

Vicent Partal - 'Vilaweb'-eko zuzendaria

2022ko martxoak 20

Yvan Colonna preso independentista hiltzeko saialdiak lurrikara politiko izugarria eragin du Korsikan. Presoak urrutiko espetxeetan sartzeko politika egiteak —alegia, euskal preso askok sufritzen duten politika hori egiteak— eta Europako Kontseiluak gaitzetsitako espetxe kategoria berezi bati eusteak ondoez handia eragiten zuen lehendik ere, baina ondoezak gainezka egin du orain, preso bat Colonna hiltzen saiatu denean segurtasun goreneko —baina, begi bistakoa denez, batere segurua ez den— kartzela batean.

Kaleko eztanda sozialak erailetzat jo du Frantziako Estatua, eta hainbesterainokoa izan da mobilizazioa, ezen, asteazkenean, orain arteko joera harrigarriro aldaturik, Frantziako Barne ministroak aitortu baitzuen gertatu denaren erantzule dela estatua, eta iragarri baitzuen Macron prest egongo dela Korsikaren autonomiaz hitz egiteko bozak irabazten baditu, nahiz eta gaur arte tabua izan den gai hori.

Korsikak badu gaur egun ere estatutu berezi bat, Frantziako Estatuan bakarra dena, eta, promes hori betetzen bada, are gehiago urrunduko da ohiko arautik. Nolanahi ere, eztabaida hau interesgarria izango da Frantziako Estatuan bizi garen herri guztiontzat. Ipar Euskal Herrian, aspalditik dago abian sendotze instituzional zinez garrantzitsu bat; eta, Ipar Katalunian, erreferendum bat egitea planteatzen ari dira, Ekialdeko Pirinioen Departamenduaren izen ofizialari jentilizio nazionala emateko.

Frantziako Estatuan kontzientzia linguistiko eta nazional berri bat dago, orain arteko bideak hausten ari dena, eta horren erakusgarriak dira adibide horiek guztiak. Umeak gure hizkuntzetan eskolatzeko modua ekarri behar zuen legearen inguruan orain gutxi piztutako polemikak gauza asko aldatu ditu: batetik, jende asko jabetu da Frantziako Estatuan herritar gehienok garela minoritariotzat jotako nazioetako kideak, eta, bestetik, argi geratu da Parisen betidaniko zentralismoa jarrera politiko frantses nazionalista bat dela, beste nazio batzuk bazter uzten dituena.

Aztertu beharko dugu, beraz, zer gertatzen den Korsikan: adi-adi aztertu ere.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.