Albistea entzun

Literatur uzta 2021ean

Itsasoa, saguak eta eskeletoak

Miren Agur Meaberen 'Itsasoaren atea' nobela eta Uxue Alberdi eta Araiz Mesanzaren 'Hili' album ilustratua nabarmendu ditu Imanol Mercero haur eta gazte literaturaren kritikariak 2021eko uztan.
Araiz Mesanza ilustratzailearen irudietako bat, <em>Hili</em> liburuan.
Araiz Mesanza ilustratzailearen irudietako bat, Hili liburuan. ARAIZ MESANZA Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2022ko urtarrilak 5

Guztira, 305 argitalpen zenbatu ditu Imanol Mercero haur eta gazte literaturaren BERRIAko kritikariak 2021ean: argitalpen berriak izan dira haietariko 108, berrargitalpenak hamazazpi, eta itzulpenak gainerako guztiak. Lehen-lehenik iazko urteak haur eta gazte literaturan eman duenaren argazki kuantitatibo hori egin du kritikariak, eta ondoren heldu dira pertzepzio kualitatiboagoak, argitalpen horien guztien artean hainbat lan nabarmendu baititu: eleberri bat, album ilustratu bat, berrargitalpen bat, eta euskarara ekarritako bi lan.

Iazko uztan album ilustratuek duten nagusitasun «ia erabatekoa» nabarmendu du Mercerok, eta, dioenez, haien artean gehiengoa dira «emozioen lanketa» proposatzen dutenak. Euskal Herriko argitaletxeek ez ezik Espainiako hainbatek euskaraz ere kaleratzen dituzten lanek handitzen dute album ilustratuen kopuru hori. Kritikariak dioenez, argitaletxe horietako gehienak txikiak izan arren, asko baitira.

Ikusi gehiagoBihurgune urte bat literaturan

Euskal idazle berrien multzo bat ere erakarri du 2021. urteak haur eta gazte literaturara, Mercerok gogorarazi duenez. Haien artean dira, besteak beste, Itziar Olaizola Gorrotxategi, Xabier Paia, Enara Garmendia, Betzaida Urtaza, Aranzazu Azkona Gomez, Urtzi Reguero Ugarte eta Xuberoa Salanueva. Eta badira ibilbide luzeagoko idazleak ere iazko uztan. Miren Agur Meabe, Jasone Osoro, Barkane Atxukarro edota Blanca Alvarez, kasurako. Mercerok nabarmendu duenez, ibilbide «emankorra» izanik ere, Alvarezi euskarara ekarri dioten bigarren liburua da Ibaizabalek iaz argitaratutako Iruzurbeitia zizarea.

Ondorengo lan hauek dira emari oso horretan Mercerok nabarmendu dituenak.

Eleberri nabarmendua

'ITSASOAREN ATEA'
Miren Agur Meabe. Elkar

«Nerabezaroari hasiera ematekotan den neskatoa da Elora protagonista. Amona bizi deneko uhartean uzten du aitak, ama hil berritan. Iniziazio garaia da, eta Ile Cormoran uhartea primerakoa gertatuko zaio bere burua berrasmatzeko, misterioz betetako familia tradizioaren —ama zenaren itzalean ezkutatutakoa—, adiskidetasun berrien eta gizarte hertsi baten gorabeheren artean. Leku eta pertsonaia bitxiak agertzen dira orriz orri, baina eraginik sarkorrena idazleak darabilen idazkera da, bai estilistikoki, bai eta euskalki berri bat dirudien hizkuntza ederragatik ere».

Album nabarmendua

'HILI'
Uxue Alberdi eta Araiz Mesanza. Elkar

«Heriotza (eta bizitza) zer den espekulatzen da, hausnar-baliabide sorta batekin. Erabiltzen da poesia bisuala, egiten dira galdera burutsu zein absurdoak, ez dira falta zirtoak eta hausnarketak ere, maketazioak lekua ematen dio grafia garbi pausa dadin orrialdean, poesiarekin egin ohi den moduan, eta ilustrazio jostalariek Momoren tankerako haur bat agertzen dute, izaki definitu gabe batekin, zeina izan daitekeen arima, edo herio, edo biziaren esentzia, nork begiratzen dion. Zaila da balizko irakurlearen adina izendatzea, Besarkada ospetsuarekin bezalaxe».

Berrargitalpen nabarmendua

'JULIETA, ROMEO ETA SAGUAK'
Mariasun Landa. Erein

«Duela hogeita zazpi urte argitaratu zen lehenengoz, eta ez ditu galdu hasierako freskotasuna eta dirdira. Saguak bidaide eta alter ego gisa hartuta, Julietaren bizipenak ezagutzen ditugu. Testua jostalaria da, baikorra. Esaterako, atalak sagu tripazaleen neurriko galde-erantzunekin hasten dira: 'Zer da paradisua? Tarta jatea eta rocka dantzatzea'. Baina, muinean, emakume baten inertziak daude, maitekiro bezain egiati azalduak».

Atzerriko nabarmenduak

'ESKELETO BARREGARRIAK'
Janet eta Allan Ahlberg. Kalandraka-Pamiela

«Umorea oinarri duen abentura bat da, eskeleto handia, eskeleto txikia eta zakur eskeletoa protagonista dituena. Obra testuan eta bere errimetan datza, eta, hala ere, ilustrazioek eramaten dute irakurlea. Itzulpen zaileko lana da, euskaraz duin eman dena, nahiz eta bidean kaleko hizkeraren freskotasuna galdu duen. Adinez gaztetxoak direnei zuzenduta dagoenez, narratzailearen esana letra xehez idatzita dago, eta letra larriz ematen zaizkigu elkarrizketak, komikietako bunbuiloak erabilita. Funny bones izenburuarekin argitaratu zen lehenbizikoz, 1980an. Gerora saga bat sortu zuten liburuko pertsonaiekin, bai eta marrazki bizidunen serie bat ere».

'OIHANA'
Marina Gibert. Kalandraka-Pamiela

«Estetikoki sekulako indarra duen liburu bat da, letrarik gabea. Bi orrialdeak hartzen dituzten ilustrazioen bidez, pausoz pauso jarraitzen diogu gure alter ego-a den haurrari oihanean barrena. Kolore urdin-berdeetan barrena goaz, oihaneko hezetasuna sentitzen, eta ezustekoak hartzen, aurreikuspen ariketa jostalari batean sartzen garela ia ohartu gabe. Amaieran ezustekoa dator, eta hausnarketa: gure porlanezko mundua eta natura bat eginda joango gara aurrera; bestela, nekez».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Badaude mehatxu batzuk airean, eta ez dakit oso kontziente garen»

iñigo Astiz

Itxaropena eta kezka, biak igar daitezke Gaztelurrutiaren diskurtsoan. Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, eta, batetik, pandemia aurreko itxura izango duela espero du, baina, bestetik, erronka sorta baten aurrean ere ikusten du euskal kultura.
<em>Moor Krad</em> ikuskizuna ostiralean estreinatuko du Ertza konpainiak, Bilboko Arriaga antzokian. ©ASIER ZABALETA

Gela ilunak argiztatzera

Ainhoa Sarasola

Ertza konpainiak 'Moor Krad' estreinatuko du ostiralean, Bilboko Arriaga antzokian. Asier Zabaletak zuzendu du obra, eta bost dantzari eta abeslari bat bilduko ditu oholtza gainean

Kepa Junkera musikaria, atzo, Bilboko Arte Ederren Museoan, <em>Berpiztu</em> liburua aurkezten. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Junkera, «liburukote» batean

Iñigo Astiz

Musikariak bere obra osoa errepasatu du 'Berpiztu' liburuan, 40 artistaren obrek lagunduta

Jutta Koetherren obra handietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.