Albistea entzun

'Emakume bat'

Amarekin egoteko espazio bat

Idazlea: Annie Ernaux. Itzultzailea: Itziar de Blas Fernandez de Gamarra. Argitaletxea: Txalaparta.

Nagore Fernandez -

2023ko martxoak 19

Annie Ernauxek idazten bukatu eta hamabost urtera amaitu zuen Txalapartak idazlearen Une femme obraren euskarazko itzulpena, Emakume bat liburua, hain zuzen. Bada, lehen bertsio hartatik ia 11 urtera datorkigu euskarazko bigarren edizioa, etxe berberak berriki berrargitaratua, hain zuzen ere, Ernauxek Nobel saria jaso eta hilabetera. Argitaletxeak bi edizioetako hondar-oharretan aipatzen dituen efemerideok lotzen dituzte, dirudienez, Une femme gogoangarriaren euskarazko bi argitalpen horiek, eta esan daiteke efemerideek lotzen dutela, baita ere, hizpide dugun liburuko trama nagusia. Zehazki, efemeride nagusi batek: protagonistaren amaren heriotzak.

Itziar de Blas Fernandez de Gamarrak horren duin eta fin euskaratutako liburuan, lehen pertsonako narratzailea mintzo zaigu, eta, bere amaren heriotza abiapuntutzat hartuta, puskaz puska haren bizitza berreraikitzen du. Bide hori, ordea, ez da perfekzioaren lekuko; Ernauxek ez du ama baten erretratu aingerutarra islatzen. Bizitza errealean bezalakoa da obran ere ama-alaben arteko harremana, batzuetan gatazkatsua, besteetan sentitua, eta anbibalentzia horrek are gizatiarragoa egiten du subjektu literarioa. Nabaritzen da Ernauxek liburu honetan moralari eta etikari baino gehiago, egiari egin diola dei, amaren egiari eta bizitzari. Izan ere, amarekin egoteko leku bat da funtsean liburua, nahiz eta espazio hori batzuetan mingotsa izan, idazlearen beraren hitzetan: «Ez dago jakiterik zer idazten dudan amari buruz. Baina ez dut hari buruz idazten; hori baino gehiago, iruditzen zait harekin nagoela garai batean, leku batzuetan, non bera bizirik dagoen».

Badakit fikziozko lanetan ez dela zuzena idazlea eta «ni» dioen subjektua parekatzea eta, are, bata bestearekin nahastea. Hizpide dugun obra nobelatzat (ere) hartu dutela jakitun izan arren, bi-biak elkarrekin lotzeko ausardia izan dut kasu honetan. Emakume bat irakurtzen duen edonor konturatuko da ez dela sailkatzeko obra erraza, ez baita kaxoi bakar batean kabitzen: ez da fikziozko lan bat huts-hutsean, ezta biografia guztiz konbentzional bat ere. Datu errealak daude, narratzailearen jaioterria adibidez; haatik, ez ditu egiak osorik kontatzen. Material historiko nahiz soziologikoa ere agertzen da, gainera, amaren bizitza deskribatzearekin batera, ezinbestean, garai hartako gizartearen soslaia eraikitzen den heinean.

Autofikzioa idazten duen artistatzat hartu izan dute Ernaux, fikzioz betetako testu autobiografikoak (edo alderantziz) konstante bat izan direlako bere ibilbide eta unibertso literarioan. Baina, esango nuke bere literaturaren garrantzia ez dagokiola autofikzioa egiteari (bakarrik), ezpada hautu estetiko horren helburuari. Izan ere, intimoa eta pribatua baliatuz, kolektiboari dei egiten dio idazleak bere testuetan, norberaren memoriatik besteen memoriak eraikitzen ditu eta intimitatearen dimentsio politikoa aldarrikatzen. Nire ustez, Emakume bat obraren erakargarritasuna ere (literarioki hitz eginda) hautu eta perspektiba horretan datza.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Peru Galbete, Iruñean, Baluarten. ©Jagoba Manterola / Foku

Joxan Artzeren obra interpretatu du Peru Galbetek bere film berrian

Uxue Rey Gorraiz

Bide bazterrean hi eta ni kantari du izena film laburrak. Iruñeko Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean plazaratu dute lehenbiziko aldiz.

Euskadiko Orkestraren entsegua, Varsoviako Filharmonia Narodowa auditoriumean. ©Miren Mujika Telleria

Oihalaren atzeko lan musikala

Miren Mujika Telleria

Egindako lana erakusteko gogoz iritsi da Euskadiko Orkestra Poloniara. Lan hori fintzeko, baina, entsegu orokorra egin dute biraren lehen geltokian: Filharmonia Narodowa auditoriumean. Varsoviako lanak amaituta, hiru emanaldi dituzte aurretik: Wroclawn, Krakovian eta Katowicen.

Jaialdiaren antolatzaileak eta bertan parte hartu behar duten sortzaileetako batzuk, gaur, Bilbon. ©Gutun Zuria

Anjel Lertxundiren eta Adan Kovacsicsen arteko solasaldiarekin hasiko da Gutun Zuria, gaur

Mikel Lizarralde

Larunbatera bitartean, idazleen elkarrizketak, hitzaldi musikatuak, eztabaidak, tailerrak eta liburu aurkezpenak izango dira, besteak beste, Bilbon.

 ©MARKEL ONAINDIA

«Euskara berreskuratzeko asmoz hasi nintzen idazten»

Markel Onaindia

Hogei urte dira Kuban bizi dela, eta han ondu ditu, letraz zein irudiz, orain arte eman dituen zortzi ipuin liburuetako gehienak. 'Francisco de Garayren urrea' du lanik berriena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.