ERREAKZIOAK

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
«Ez gaude ohituta Paristik edo Madrildik albiste onak jasotzera. Gaur, ordea, datozen egunetan bi euskal herritar Euskal Herrira itzuliko direla jakin dugu. Euskal preso guztiak etxera bueltatu behar dira, bakea eta elkarbizitza ere horrela eraikitzen delako».
Arnaldo Otegi EH Bildu

«Balioa eman behar diogu Ipar Euskal Herriko gizarte zibilari, batez ere Bake Bideak eta Bakegileak, indarkeria-zikloen ondorioen konponbidean eta urte hauetan zehar hainbat gaitan izandako aurrerapenetan egin duten ekarpenagatik».
Foro Soziala «Bidea luzea

eta korapilatsua izan da, baina herri honen determinazioari esker lortu dugu. Euskal Herriak lortu du Jakes eta Ion etxeratzen. Ongi etorri zuen herrira, besarkada estu bat beren lagun eta senideei».
EH Bai

«Erabaki zuzena, azkenean! Giza Eskubideen Ligak etengabe sostengatu du».
Malik Salemkour LDHko lehendakaria

«Parisko Dei Auzitegiaren erabakia goresten dut. Euskal Herrian igurikatzen genuen erabakia da. Erakusten du elkarrizketaren eta kontzertazioaren bideak bake prozesu iraunkor baten sendotzea ahalbidetzen duela».
Vincent Bru Modemeko diputatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.