Albistea entzun

Koronabirusa. GIZARTEA PENTSALDIAN

Ongizate Estatu ezkutua

Joseba Zalakain - SIIS ikerketa zentroko zuzendaria

2020ko abenduak 24

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri dituen aurrekontuen arabera, Foru Ogasunek 2.752 miloi euro gutxiago jasoko dituzte aurten —beraiek araututako zergen bidez jaso zezaketen heren bat— gastu fiskalak direla eta. Gastu fiskalak xede sozialak eta ekonomikoak bultzatzeko ezartzen diren zerga gutxitzeak dira (salbuespenak, gastu kengarriak, murrizketak oinarri ezargarri edo kitagarrietan, zerga-tasa murriztuak, kuota osoaren hobariak eta kenkariak, atzeratzeak eta antzekoak). Gastu fiskal horiei Ongizate Estatu ezkutua deitu izan zaie, kenkari, kengarri eta murrizketa horiek ez baitira diru-laguntza zuzenak bezain ezagunak eta gardenak, nahiz eta antzeko helburuak eta eraginak eduki.

Zein dira Ongizate Estatu ezkutu honen kalteak? Alde batetik, esan bezala, zerga-bilketa murrizten dute, eta politika publikoak aurrera eramateko aukerak mugatzen. Askotan esan da, eta egia da, gure artean zerga bilketa beste herrialdeetan baino txikiagoa bada ez dela tipo apalagoak ezartzeagatik, horrelako zerga-onurak larregi erabiltzeagatik baizik. Beste aldetik, hiritar guztiek ez dituzte zerga onura hauek era berean erabiltzeko aukera eta, zentzu horretan, izaera erregresiboa dute: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionean, adibidez, errenta maila txikia duten pertsonak ez dira apenas zerga-onura horiez baliatzen, ez dutelako zerga aitorpenik egiten edota, egiten badute, ordaindu beharreko kuota osoa txikia delako eta, ondorioz, murriztu daiteken kopurua ere txikiegia delako. Gainera, hiritar gutxi dira onura horiek jasotzen dituztenaren jakitun.

Azkenik, zerga onura hauek, antzeko beharrei erantzuna emateko, hiritarrak bi taldetan banatzen dituzte: alde batetik, kenkari eta hobari horiez baliatzen diren zergadunak; bestetik, diru-laguntzak jasotzen dituzten hiritarrak. Alde batean, kontribuzioa ordaintzen dutenak; beste aldean, besteok ordaindutako laguntza jasotzen dutenak. Izan ere, gure lurraldeetan gizarte behar berdinei erantzun bikoitza ematen diogu, hiritarrak bi taldetan banatuz eta, askotan, kenkarietan laguntza zuzenetan baino diru gehiago gastatuz: etxebizitzaren arloan, adibidez, kenkarietan 350 milioi euro gastatzen dira —jasotzeari uko egiten zaio, hobeto esanda— eta laguntza zuzenetan, berriz, 100 milioi inguru. Familia laguntzei dagokionez, egoera antzekoa da: ia 300 milioi gutxiago jasotzen dituzte foru ogasunek ondorengoengatiko kenkariak direla eta, baina apenas 50 miloi bideratzen dira seme-alabak dituzten familietara Eusko Jaurlaritzaren familia laguntzen bidez.

Antolaketa modu horrek eragin zuzena —eta ez ustekoa— du familien egoeran: gaur egun, 4 urteko hiru seme-alaba eta ordaindu gabeko etxebizitza propioa duen errenta altu edo ertaineko familia batek (demagun, urtean 50.000 euroko diru sarrerak) 5.000 euro inguru jasotzen ditu zerga onuren bidez; 20.000ko diru sarrerak dituena, berriz, 1.500 inguru. Diru sarrera txikiak dituen familia batek (demagun, urtean 10.000 euro) 7.000 euro inguru jasoko lituzke familia laguntzak eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) uztartuz. Diru sarrera propiorik ez duen tamaina bereko familia batek, berriz, 13.000 euro inguru jasoko lituzke. Batzuen eta besteen arteko aldea uste baino txikiagoa da eta ez dator bat berez dituzten beharrekin.

Ba al da arazo honi aurre egiteko biderik? Bai. Herrialde askotan —Nafarroan barne— bi sistema horiek uztartzeko joera nagusitzen ari da, zerga negatiboa deritzon tresna erabiliz. Horren bidez, zerga-onurak baldintzak betetzen dituzten hiritar guziei zabaltzen zaizkie, errenta mailari erreparatu gabe. Hala, errenta nahikoa duten zergadunak zerga-onurez baliatzen diren bitartean, errenta nahikorik ez duten hiritarrek onura horiek laguntza zuzen gisa jasotzen dituzte. Bide horiek badituzte bere arriskuak baina, orokorrean, gure zerga eta diru-laguntza sistema hobetzeko bidea zabal dezakete.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Eusk Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek Euskararen Eguna ospatu dute Gasteizen ©Irekia

Euskararen alde adostasunak josteko aldarria, aho batez

Edurne Begiristain

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hura ospatzeko ekitaldi eta adierazpen ugari egin dituzte instituzioek, alderdiek eta eragileek. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek duela 40 urte Euskararen Legeak lortutako adostasuna goratu dute. EH Bilduk esan du euskararen alde «adostasun berriak» eraikitzeko unea dela.

Euskal Hedabideen emankizuna, goizean, Baionan. ©Kanaldude

Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.