Gazteen arta hobetzeko eskatu dute
Buruko osasunari buruzko elkarteak batzen dituen Fedeafesek asteon baliabide gehiago eskatu ditu buruko nahasmenduak dituzten gazteen arreta hobetzeko. Oroitarazi du arazoen %75 gazteek 18 urte bete aurretik agertzen direla, eta instituzioek ahaleginak handitu behar dituztela alor guztietan: prebentzioan, diagnostikoan eta arta goiztiarrean.Esan du arazoek dakarten estigma saihestu behar dela, eta hezkuntzan aintzat hartu behar dela gaia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu