inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hileko mingarriak

2022ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak onartu egin du Abortuaren Lege berria, eta, bitxia bada ere, albistegietan eta tertulietan zeresan handiena eman dutenak ez dira izan abortuarekin zerikusia duten neurriak, baizik eta hileko mingarriak dituzten langileei hiru eguneko gaixoaldirako baimen eskubidea aitortzea. UGT sindikatua, adibidez, neurri horren kontra azaldu da, emakumeak kontratazioetan baztertzeko aitzakia bihur daitekeelako enpresarientzat. PP, C's eta beste hainbat alderdi eskuindar ere aurka agertu dira, andreei lan merkatuan «lehiakortasuna» kenduko dielakoan.

Garbi dago merkatua gizonen neurrira antolatuta dagoela oraindik ere, eta horren erakusgarri da gai honen harira sortu den ika-mika. Galdera izango litzateke zergatik gastroenteritis batek sortutako tripako mina izan daitekeen baja bat hartzeko arrazoi, eta zergatik ezin den izan hilekoak dakarrena laneratzeko ezintasuna. Inork pentsatzen al du gizonek hileko mingarriak izango balituzte 2022ko maiatzera itxaron beharko zela arau hau onartzeko?

Kosta egiten da pentsatzea baja horiek gizonek hartuko balituzte inork argudiatuko lukeenik «lehiakortasuna» galtzeko arriskua lekarkeela edo enpresariek «baztertzeko» arrazoi bihur litekeela. Funtsean, agerian uzten du, beste behin ere, sexuaren arabera lehen eta bigarren mailako beharginak daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.