Gasteizen ere, etxegabeen gune bat hesiz itxita
Bilbon ez ezik, Gasteizen ere hartu dituzte etxegabeen aurkako neurriak azken egunotan. Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, musika kontserbatorioaren arkupeetan hesiak jarri dituzte, zuzendariak berak hala eskatuta, «etxegabeak beren koltxoiekin hor jar daitezen saihesteko», eta inguru horretatik alde egin dezaten. Sindikatuak gogora ekarri du ez dela lehen aldia etxegabeek erabiltzen dituzten tokiak hesiz ixten direla, eta gainera, kalean bizi diren pertsonen kopurua gorantz doala —datu ofizialen arabera, 150 lagunetik gora daude hiriburuan bizilekurik gabe—, besteak beste, «etxebizitza eta lokal okupatuak modu basatian husten» ari direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu