Sakabanaketaren biktimak oroitu ditu Etxerat-ek

2018ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eusko Legebiltzarreko omenaldi instituzionala hasi aurretik eta handik metro gutxira, Etxerat elkarteak sakabanaketa politikaren ondorioz hildako hamasei senideen eta lagunen «memoria eta aitortza» aldarrikatu zituen. Elkarretaratze batean dozenaka lagun bildu ziren. Konponbidea lortzeko «gatazkaren biktima guztien aitortza» ezinbestekoa dela esan zuen Urtzi Errazkin Etxerat-eko eledunak. EH Bilduko legebiltzarkideek ere parte hartu zuten elkarretaratzean, eta lore zuriak banatu zizkieten euskal presoen senideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA