Haur eta gazte literatura. 'Polita'

Kaos estetikoa

Idazlea: Canizales. Ilustratzailea: Canizales. Itzultzailea: Ipar Alkain. Argitaletxea: Denonartean.

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zergatik kezkatzen gara geure buruaren irudiaz? Zer nolako gorpuzkera dugun (eta duten), zer-nolako itxura eta usaina dugun (eta duten)? Diotenez, guretzako aldarrikatzen dugun askatasunarekin eraikitzen ditugu besteentzako mugak...

Album ilustratu honek lagun diezaguke kontraesanak aireratzen, zintzo jokatzeko gai bagara geure buruarekin eta parean edukiko dugun irakur-kidearekin.

Istorioa sinplea da, lineala, anekdota bat erretratatzen duena: Ogrok hitzordu bat eskatzen dio Sorginari, sare sozial baten bidez. Sorgina badoa, baina bidean topatzen duten adiskideek itxura hobetzeko aholkuak ematen dizkiote: zuzen ezazu konkorra, itxuratu ezazu sudurra, emaiozu ukitutxo bat zure alanbre-ilaje horri...

Hitzordu lekura iristean, ordea, ezustea gertatzen da, Ogrok ez baititu atsegin antzaldaketa horiek.

Eta orain galdera dator: nork jokatu du oker? Lagunek, itxura aldatzeko eskatzean? Ogrok, itxura aldaketa errefusatzean? Sorginak, besteen arabera itxuratu behar duela pentsatzean? Nork ez ditu estetikaren araberako juzguak egiten? Zer esango diozu zure ondoko haurrari, zuk konplitzen ez duzunetik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.