Maialen Akizu.
ELE

Securitas Direct

2022ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Bada Benidormera, Cadizera, Almuñecarrera joan eta opor-egunak urbanizazioko igerilekuan pasatzen dituenik. Hondartzatik hurbil dagoen txokoren bat hautatzen dute propio, baina, hondarrarekin berdintzerik ez ei dugu nahi eta besteak zipriztintzen dituzten klorozko bonbak gustatzen zaizkigu oraindik.

Hondartza edo igerileku zaleak parez pare ipini baino urbanizazio hauek iruditzen zaizkit kuriosoak; hain kolorgeak, hain paper gainean diseinatuak, hain familiarrak. Ez dago bizilagunen lo faltaren aitzakia izan daitekeen tabernarik, haurra ogi bila bidaltzeko okindegirik, eta, hor ere, ez da kontsumorako ez den lokalik existitzen. Horren auzo homogeneoa sortzen da non bestelako gorputzen presentziak automatikoki bihurtzen du bestea beste, eta, horregatik, besteak beste, bertakoentzat segurtasuna oso balio garrantzitsua bihurtzen da.

Segurtasuna balio baino gehiago diskurtso eta gizartea egituratzen duen proiektua da, ordea; gaua, etorkinak, finantza-ekonomia... bakoitza mutur ezberdinetik, baina segurtasuna bada lotzen dituen harietako bat. Kontzeptu eta ideia gisa du arrakasta segurtasunak, eta bere izenean segurtasunik eza sortzen duten estatu penalek gure itolarriari flotagailua eskaintzen diote: mugetatik kanpo gerrak, mugen barruan polizia, norbere etxean Securitas Direct (orain, zenbait banketxek hipoteka merkatzeko baldintza gisa jarri dutena. Hahor mantxunga!).

Baina, amigo, segurtasunaren desira edo beharra edo iruzurra beti izango da bukatzen ez dena eta joan-etorrikoa; itsasoaren modura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.