GAIKA

2019ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu lehendakariak politika orokorreko saioan iragarritako hainbat neurri eta asmo dira hurrengoak:

Autogobernua

Estatutuaren balioa. Urkulluk nabarmendu du autogobernua aitortzeak hura osorik betetzea esan nahi duela. Mugarritzat jo du urtarrilean Madrilek transferentziak eskualdatzeko egutegia egin izana.

Itun berria. Kontzertu ekonomikoaren ereduari jarraikiz, itun politiko berria eskatu du. «Euskadin nazio izaera duen kontzertazio akordioa» eta estatuarekin aldebiko berme den ituna nahi du Urkulluk. Estatu eredu berri bat bultzatzeko aukera ikusten du lehendakariak, zeinak nazio aniztasuna eta autogobernuaren izaera berezia onartuko dituen.

Bizikidetza

Adostasuna. Urkulluk beharrezkotzat jo du gizartearen aurrean esatea «terrorismoa bidegabea» izan zela. Bakearen eta bizikidetzaren kultura zabaldu nahi ditu, «konpromiso etiko bat oinarri hartuta».

Ekonomia

Langabezia. Langabezia tasa %10etik behera ezarri nahi du 2020an, enplegu gehiago lortzeko eta enplegu hori kalitatezkoa izateko. Aurten 16.000 lanpostu garbi sortzeko xedeari eusten dio gobernuak.

Hazkunde tasa. Hazkunde aurreikuspenei eusten dio Jaurlaritzak: aurten, %2,3koa, eta 2020an, %2koa.

Aurrekontuak. 2020ko aurrekontuen ildo nagusiak jakinarazi ditu: besteak beste, familiari eta haurtzaroari babesa, trantsizio energetikoaren eta klima aldaketarekin lotutako programak, soldata arrakala amaitzeko planak...

Hezkuntza

Erronka nagusiak: Hezkuntza legearen aurreproiektua onartzea, STEAM gunea sortzea gaitasun zientifikoak sustatzeko, arte eta diseinuko goi mailako eskola sortzea...

Berdintasuna

Lege berria. Emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzeko eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko lege proiektua onartu nahi du gobernuak. Urkulluk iragarri du ikuspegi «intersekzionala» txertatuko duela, bermatzeko biktima orok eskubidea duela arreta integrala, doakoa eta kalitatezkoa jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.