Foro Sozialak EPPK-ri esan dio Madril oraindik urrun dela aldaketatik

enekoitz esnaola
2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkeneko urtebetean laugarren aldiz bildu zen atzo Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailea EPPK-ko ordezkaritzarekin: Granadako (Espainia) kartzelan, Jon Olarra Guridirekin eta Ainhoa Mujika Goñirekin, foroak ohar baten bidez esan duenez.

Bi aldeek uste dute Espainiako Estatuko gobernu aldaketak «espetxe politika interpretatzeko era berria» ekarri duela. Hala ere,Foro Sozialak EPPKri adierazi dio «euskal gizartearen eskakizunetatik oso urrun» dagoela oraindik Madrilen bestelako kartzela politika bat, euskal presoak ez dituztelako Zaballako (Araba) espetxera ekarri, eta presoei ez dietelako ahalbidetzen gradu progresioa legediko ibilbide arrunta egiteko. «Konponbiderako premiazko agenda» aldarrikatu dute, eta EPPK-k berretsi du prest dagoela «espetxe politikaren diseinuan eragile aktiboa» izateko.

Harremanari eutsiko diote Foro Sozialak eta EPPK-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.