Joseba Nafarrate. Xuban Nafarrateren aita

«Injustizia egin da, eta ez dugu beste auzitegitara joateko aukerarik»

2015eko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko protesta batean, buruan jo zion Ertzaintzaren pilota batek, Gasteizen. Oso larri zauritu zuten; sei egunez egon zen zaintza berezietan, eta urtebete bajan. Auzitegiek artxibatu egin dute auzia.

«Xubanen auzia ixtean injustizia egin da», salatu du aitak; «ez dugu defendatzeko aukerarik izan, ezta beste auzitegi batzuetara joatekoa ere». Mediku askoren txostenak aurkeztu arren, poliziek berez sinesgarritasun handiagoa dutela esanaz artxibatu dute salaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.