KRONOLOGIA

2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Venezuelatik itzuli eta Egunkaria Sortzen taldeko kide egin zen arte Martin Ugalderen bizitzak izandako zenbait mugarri:
1969. Caracastik Euskal Herrira itzuli zen; zehazki, Hondarribira. Famila Euskal Herrian zen ordurako, aurrez etorriak baitzituen seme-alabak emaztearekin.
1971. EAJrenAlderdi aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen. Gutxira, erbestekoEusko Jaurlaritzako kontseilari izendatu zuten. Joseba Rezola hil berriaren ordez hartu zuen kargua.
1973. Euskaltzain urgazle izendatu zuten.
1973. Espainiako Estatutik kanporatu zuten, eta Donibane Lohizunen jarri zen bizitzen, familiarekin batera.
1976. Hondarribira itzuli zen.
1977.Deia egunkariko zuzendariorde eta euskarazko edukien taldearen arduradun izendatu zuten. Bere erabakiz utzi zuen kargua, urtebete ingururen ostean.
1979. Eusko Kontseilu Nagusiak agerkari ofizialaren arduradun jarri zuen.
1982.Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko zuzendari izendatu zuen, euskara gaietarako.
1982.Haren aita Pello Ugalde Beloki hil zen, Venezuelatik itzuli berritan.
1985. EAJren barruan izandako banaketaren ostean, EAn afiliatu zen.
1982.Haren ama Anttoni Orradre Lujanbio hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.