Ingurumena. Luizia Zaldibarren

Jaurlaritzak «konpondu beharreko arazoak» topatu zituen zabortegian

gotzon hermosilla
Bilbo
2020ko otsailaren 9a
00:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak esan du iaz ikuskaritza lanak egin zituela Verter Recycling 2002 enpresak Zaldibarren (Bizkaia) duen hondakindegian, eta han «konpondu beharreko» zenbait arazo atzeman zituztela. Ingurumen Sailak informazio osagarria eskatu zion enpresari, eta «enpresa espezializatu batek» egindako txosten bat aurkeztuz erantzun zuen hark. Ingurumen Sailaren oharrean ez da zehazten zein den enpresa hori.

Txosten horren arabera, hondakindegia «egonkorra» zen, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako egonkortasun irizpideen barruan zegoen «zabortegia betetzeko dinamika berarekin segituz gero», nahiz eta «gomendio» batzuk eman azpiegituraren egonkortasuna hobetze aldera.

Hala ere, luizia gertatu zen lekura egindako bisitan, Ingurumen sailburuorde Elena Morenok ETBri esan dio Ingurumen Saila aztertzen ari zela enpresari txostena egin eta hura zigortzea, azterketa hartan atzemandako «irregulartasunak» zirela eta.

Zehazki, azpiegitura aztertu zuten teknikariek ikusi zuten zabortegiko tximinietako batek ez zituela egoki neurtzen metano isuriak, baimendu gabeko materialak bota zituztela hondakindegira «kopuru txikietan» izan bazen ere, eta, gainera, baimendu gabeko betetze lanak ere egin zituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.