Juantxo Zeberio Etxetxipia.
IRITZIA

Urmuga da

2021eko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Mendiz 10 etapa egin ditugu, 5 kontzertu handi eta hamaika gertaera txiki. Eta oraindik beste hainbeste falta zaigu uztailaren 31n Izabara heldu eta Urmuga honen azken jairako. Tartean batzuek publikoaren txaloak jasotzen ditugu, edo gaur nik bezala BERRIAko leiho hau izan dugu gure esperientziaren berri emateko. Baina Urmuga hori baino askoz gehiago da.

Urmuga herrigintza da. Auzolana. Hor daude herri bakoitzeko boluntario taldeak. Izen batzuk ahantziko ditudala ziur naiz, beraz, barkamenak hasi aurretik doaz.

Urmuga da Abadiñoko herria, Diman Iurdana Akakuso eta Josu Gorosperen taldea, Oñatiko herria, Aramaion Ana Martiarena eta Santi, Urbian Araiako Alfredo Markinezen taldea, Zegaman Orkatz abesbatzaren inguruko langile nekaezinak, Aizpearron Larraulgo Mikel Uharte, Lakuntzako Patxi Razkin, Igoako Leontzio Ugarte, Azkarateko Estanga, Andoaingo herria, Baigorrin eta Okaben Basaizea elkartea, eta Betti Bidart eta Maider Luro, Erremendian Leon Esarte eta bere taldea, Larrainen Jean-Dominique Iriart eta elkartea, Otsagabiako Mikel Aoiz eta Izabako herria.

Urmuga magia da. Amets bat egia bihurtua. Baina, Torrealdaik zioen moduan, baita antolakuntza ere.

Urmuga dira kontzertuz kontzertu soinuaz arduratzen den Javeta eta Irudi-hots-eko taldea. Eneko, Aimar, Beñat eta Unai.

Urmuga dira mendian Felipe Uriarteren inguruan dabiltzan Julen Reketa, Mikel Garate, Mikel Fernandez eta Mendiak eta Herriak-eko talde osoa.

Urmuga dira Migel Zeberiok zuzentzen duen Et Incarnatus orkestrako kideak. Eta Gorka Benitez, Ander Zulaika, Itsaso Etxebeste eta artista zerrenda amaigabea.

Urmuga zarete kontzertuz kontzertu eta mendiz mendi jarraitzen gaituzuen oldea.

Urmuga dira hatsa ematen digun babesle eta laguntzaile zerrenda potoloa.

Urmugak gure arimak elikatzen ditu, baina Txomin Parrillaren sukaldari talde zoragarriak kontzertu bakoitzaren aurretik eta ondoren gure gorputzak elikatzen ditu.

Urmuga da Gotzon Garaiazabal, Migel Zeberio, Maria Agirre, Ion Ansa, Felipe Uriarte, Gorka Barruetabeña, Peru Arrasate, eta Sorland-eko lan talde osoa, Lore Zeberio, Zakarias de Santiago, Telmo Basterretxea, Mattin Zeberio eta filmazio talde osoa.

Urmuga da.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.