Felipe Uriarte
Urmuga. IRITZIA

Mendizaleok

2021eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Ez da mendizaleen espezie guztien bilduma, ahalegin apala besterik ez. Ez ditut neguko jarduerak sartu, ezta tramankuluak behar dituztenak ere, hala nola eskia, txirrindularitza, parapentea... Kanpoan uzten ditut mota ezberdinetako mendi lasterkari miresgarriak; barka bezate. Toki falta, arrazoi bakarra. Mendizale, mendigoizale, eskalatzaile. Hiru espezie hauen sailkapenaz arituko nauzue.

Mendizaleok: Mendizale arrunta. Bakarka edo talde txikian ibiltzen dira. Txorien txioak, basoetako doinuak eta haizearen kanta dituzte gustuko, eta horri guztiari erreparatzeko, isilean ibiltzen dira. Basoetan orkatzak ikusteko beti itxaropenez. Desagertzear dagoen espeziea.

Mintza treker. Espezie oso ugaria, gaur egun Euskal Herrian zabalduena. Ezaugarri nagusi bi ditu. Baliabide fisiko ikusgarria: gai da aldapa gogorrenetan ere etengabe hitz egiteko; noski, baita aldapa beheretan ere. Gai ezberdinez sakontasunez hitz egiteko kapazak.

Txapa treker. Aurrekoaren azpi-espeziea. Ezaugarri berberak, maila oso altuan. Formazio handiko pertsonak, edozein gaiez hitz egin dezakete: soziologia, argazkigintza, hezkuntza, politika, eta, noski, eguneroko gertakizunak.

Mendigoizaleak: Hiru azpi-espeziez osaturik daude: Alpezaleok; 6000-7000koen hormazaleak; 8000lariak. Egun, espezie urria. Bizipoz handiz, jokoan jartzen dute bizitza.

Eskalatzaileok: Bulderzaleak. Harkaitz txikietan eskalatzen dute. Australiaraino joan daitezke 10 metroko harkaitz batean aritzeko. Horrelako bidaia luze baten ondoren, metro gutxiko bidaia sakonetan murgiltzen dira.

Bideberritzaileak. Lerro berrien bila. Bakardadearen poetak. Espezie urria.

Horma handien zaleak. Egun, lau katu. Horma handietako basamortu eta ozeanoetan galtzea dute xede.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.