jon olano
ANALISIA

Sukaldeen joerak

2023ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaitz asko egozten zaizkie inkestei; sukaldean, batzuk gatzarekin pasatzen ez ote diren, platera bezeroaren gustura zerbitzatzeko. Baina, akatsak akats eta asmoak asmo, komeni da presente edukitzea elementu batzuk: ez direla kristalezko bola bat eta unean uneko argazkia erakusten dutela.

Made with Flourish


Baina erakusten dituzte joera batzuk; are gehiago, gaurko bozketari begira, ia inkesta guztiak bat datozelako datu batzuetan. Nabarmenenak: oro har, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sistema politikoa egonkorra dela, puntu gutxi batzuk gorabehera. Era berean, gehien-gehienek iragarri dute, boto portzentajean, EAJk 2019ko emaitzak hobetuko dituela. Datua argigarriagoa da EH Bildun: lau herrialdeetan eginiko azterketa guztietan, iragarpena da EH Bildu hazi egingo dela. Hazkundearen neurrian dago zalantza. Eta gakoa. Eta kontrara: PSE-EEri emaitza okerragoak iragarri dizkiote Araban eginiko hamalau inkestetatik hamahiruk, eta Bizkaian ere hamahirutik bakarrak kalkulatu du emaitza hobea sozialistentzat. Egoera makurragoa da Elkarrekin Podemos-IUrentzat; azterketa guztien arabera egingo dute behera. Joerak ez dira hain argiak PPren kasuan. Gehien lehiaturiko tokiei buruz, kontsentsua: azterlan denetan, EAJ nagusi Gasteizen eta Gipuzkoan, eta UPN, Iruñean. Hori, inkestak eskuan gaur gauerako espero den menua.

Navarra Sumaren zatiketak eskuineko boto emaileen portaerari nola eragingo dion izango da Nafarroako hauteskundeetako galdera nagusietako bat. UPNri eta PPri aurreikusitako boto bitarteak zabalagoak dira; aldeak handiagoak dira inkesta batetik bestera, nekezagoa baita neurtzea Navarra Sumako boto emaileak zirt edo zart egingo duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.