2017-4-8. ETAren armagabetze eguna. Ekitaldi sozialean bakegileek eskatu zuten euskal presoen eta iheslarien auzia ere konpondu behar dela.
2017-7-10. Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batek hainbat bilera egin zuen Parisen. Besteak beste, Justizia ministroaren kabineteburuarekin elkartu ziren.
2017-10-23. Bake Bideak jakinarazi zuen «presoen auziari buruzko lan esparru bat» ireki zutela euskal ordezkaritzak eta ministerioak. Lau egun lehenago bildu ziren, Parisen.
2017-11-14. Frantziak zazpi presori DPS estatusa kendu ziela jakin zen. «Ordezkaritzak lehen keinu» gisa hartu zuen.
2017-12-9. 11.000 lagunek manifestazioa egin zuten Parisen, Bakea Euskal Herrian: orain presoak lelopean. Aurreko egunetan, Parisko Kontseiluak bake prozesua babestu zuen. Eta presoei ohiko legeria ezartzeko galdegin zuten Ipar Euskal Herriko 1.007 hautetsik eta Asanblada Nazionaleko hainbat euskal ordezkarik
2017-12-27. Justizia Ministerioak eta euskal ordezkaritzak beste bilera bat egin zuten.
2018-1-13. Parisek iragarri zuen presoak hurbilduko dituela.
2018-1-23. Justizia Ministerioa ETAren biktimen Espainiako elkarteekin biltzen hasi zen, hurbilketen irizpideen berri emateko. Covite, FVT eta AVT hartu zituen. Elkarteak ados azaldu ziren azalpenekin.
2018-2-27. Frantziak lehen presoak hurbildu zituen Euskal Herrira: Zigor Garro eta Julen Mendizabal, Mont-de-Marsanera (Landak, Okzitania). Martxo hasieran kartzela hartara beste hiru: Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberri. Eta hil berean Jon Gurutze Maiza eta Alberto Ilundain, Lannemezango espetxera (Tolosa, Okzitania). Herenegun, eta espetxe berera, Arkaitz Agirregabiria eta Iurgi Garitagoitia.