martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Sozialisten primarioak

2022ko urriaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Osasun demokratikoaren adierazletzat jo izan dira azken urteotan alderdiek hautagaiak aukeratzeko egiten dituzten bozketa primarioak. Urte luzez alderdietako buruek bakarrik erabakitzen zituzten hautetsiak. Afiliatuei galdetu barik.

Demokraziaz horrenbeste hitz egiten zuten alderdiak ohartu ziren oso sinesgarritasun txikia zeukatela kanporako proposatzen zutena ez bazuten etxe barruan egiten. Aurrerantzean, afiliatu guztiek edukiko zuten barne bozketan parte hartzeko eskubidea.

Barne aukeraketa horietan, ohikoena da afiliatuek bakarrik edukitzea parte hartzeko eskubidea. Aitzitik, oso esperientzia berritzailea abiatu zuen Frantziako Alderdi Sozialistak 2011n, gero 2017an errepikatu zuena: Frantziako presidentetzarako hautagaia aukeratu beharra zegoen, eta herritar guztiei eman zien parte hartzeko aukera, ez afiliatuei bakarrik. Herritarren primarioak deitu zieten; François Hollandek irabazi zituen 2011koak, eta Benoit Hamonek 2017koak.

Igandean, Donostiako PSE-EEk alkatetzarako hautagaia aukeratzeko primarioak egin zituen Marisol Garmendia eta Odon Elortzaren artean. Aise irabazi zuen Garmendiak, botoen %66rekin.

Garmendiaren garaipenari legitimitate izpi bat bera ere kentzeko asmorik gabe, berdina zatekeen emaitza eskubidea donostiar guztiei zabalduta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.