Lander Peiro Larrialdi zerbitzuetako langilea

«Medikuei esklusibotasuna kentzeak kalte eginen dio osasun publikoari»

ITSASO JAUREGI.
itsaso jauregi 2
Iruñea
2023ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
«Osasungintzan lan egiten duten langileen interesak babesteko helburuarekin» batu da Iruñeko protestaraLander Peiro osasun langilea. LABeko delegatua izateaz gain, larrialdi zerbitzuetan ere lan egiten du. Gertutik ezagutzen ditu esklusibotasunak eragin ditzakeen ondorioak.

Zein da elkarretaratzearen helburua?

Hemendik gutxira Nafarroako Parlamentuan Navarra Sumak eta PSNk medikuei esklusibotasuna kenduko diete, segur aski. Guretzat oso garrantzitsua da hori, osasun publikoa epe motzera, eta luzera, baldintzatu dezakeelako.

Zergatik?

Medikuei esklusibotasuna kentzea osasun enpresa pribatuei, aseguru pribatuei eta kontsulta pribatuei mesede egitea da. Hori egiten badugu, osasun publikoari kalte eginen diogu.

Non sumatuko dira esklusibotasuna kentzearen ondorioak?

Esklusibotasuna kentzearen ondorioak osasun publikoan nabarituko dira, eta batez ere oinarrizko arretan.

Sindikatu medikoaren eskaerak jaso dituzue?

Bai, eskatzen dituzten lan baldintzak aditu ditugu. Baina ez duguna ulertzen zera da: lanez gainezka badaude, zegatik nahi dute esklusibotasuna kentzea? Osasungintza pribatuan lan egiteko? Kontraesan handia da.

Zer proposatzen duzue?

Lan baldintzak hobetu nahi ditugu, baina ez bakarrik medikuen lan baldintzak, baizik eta Osasunbideko langile guztienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.