Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

«Eguneroko bizitzan jokatzen dugu denok gure partida nagusia»

Hamasei narrazio bildu ditu Jabier Muguruzak 'Hilen logika ezkutua' liburuan.

Aurretik beste bi ditu argitaratuak, 1999an orain hurrengoa
Jabier Muguruza, atzo, Donostian.
Jabier Muguruza, atzo, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Juan Luis Zabala -

2014ko urriak 30 - Donostia

«Liburuak Hilen logika ezkutua du izenburu, baina berdin izan zezakeen Popular Problems (Leonard Cohen gogoan) edo Eguneroko bizitza, errelato gehienak lurralde horretan kokatuta daudelako». Jabier Muguruzaren hitzak dira, Hilen logika ezkutua (Erein) narrazio liburu plazaratu berria aurkezteko. «Lurralde horretan [eguneroko bizitzan] jokatzen da gutako bakoitzaren partida nagusia, nahiz eta batzuek eguneroko bizitza aipatu eta berehala errutina eta asperdura hizpidera ekarri. Gakoa begiradan dago».

Egile berak helduentzat idatzitako aurreko bi narrazio liburuetan ere —Bizitza pusketak (Erein, 1996) eta Laura kanpoan da (Erein, 1999)— eguneroko bizitzako xehetasunak ziren kontakizunen ardatz nagusi. «Beste behin, narraziootan ez da ezer harrigarririk gertatuko», azaldu du Muguruzak, liburu berria aurkezterakoan. «Ez da hainbeste gogaitzen nauten su artifizialik, ateraldi injeniosorik. Baina espero dut literaturan kontu txundigarririk bilatzen ez duenak orrialde hauetan gauza dexente topatuko dituela, testuan modu inplizitu samarrean badaude ere».

Izozmendiaren «alde ezkutua» interesatzen zaio Muguruzari. «Eguneroko bizitzako edozein egoeratan, nahiz eta itxuraz gauza handirik ez gertatu, gauza asko mugitzen dira azpitik». Horretan oinarritzen den literatura interesatzen zaio batik bat. «Baita irakurle gisa ere».Liburua osatzen duten 16 narrazioak batzen dituen beste ezaugarri bat umorea da; «beste behin hori ere», egilearen aurreko narrazio liburuetan bezala.

Egungo mundu «gero eta kafkianoagoan», idazten dituen istorio laburren bidez, kantuen bidez bezala, «izpi xume batzuk eskaintzen» saiatzen da Muguruza, eta horiek errealitatea «hobetoxeago» ulertzen laguntzen diote. «Panorama dagoen bezala, seguru asko ez da gutxi».

Aipuen laguntza

Liburuko ipuin guztiek dute hasieran ezarria idazle baten —edo beste arlo bateko sortzaile baten— aipu bana: Jon Berger, Josep Pla, Javier Agirresarobe, Roland Barthes, Milan Kundera, Bernardo Atxaga, Francis Bacon, Iñaki Segurola, Natalia Ginzburg, Wislawa Szymborska… Nahiz eta 15 urteotan helduentzako literatur lanik ez argitaratu —bai, ordea, haur eta gazte literaturakorik—, irakurtzeari ez dio utzi Muguruzak, eta irakurketa horietatik aipu asko jaso ditu, «lagundu» egiten diotelako. «Oso memoria txarrekoa naizenez, apuntatu egiten ditut, eta ehunka aipu ditut jasota eta gaika ordenatuta». Rockdelux aldizkariak eskatuta, autoelkarrizketa bat egin zion iaz bere buruari Muguruzak, eta erantzunak aipuekin osatu zituen, inork esan eta idatzitako esaldiekin.

uguruzak ez daki zehazki zergatik eman dituen 15 urte helduentzako literaturako libururik argitaratu gabe. «Baina kontua da musikan zentratua egotera pasatu nintzela, eta musikak kendu dit, maila profesionalean behintzat, urte hauetan denbora gehiena». Musika sortzean adinako konfiantzarik ez du sentitzen idaztean, eta uste du horren ondorio izan dela, neurri batean behintzat, etenaldia. Duela hiru urte «lagun idazle batek» Erlea aldizkarirako ipuin bat bidaliko ote zion galdetu zionean, idazteak eragiten dion «bertigo madarikatua» sentitu zuen berriro. «Baina baiezkoa eman nuen, eta ia-ia konturatu ere egin gabe narrazioak lantzen hasi nintzen».

Eguneroko bizitzako kontu txikiek maiz askotan «errealitate indartsuen» isla eta adierazpen izan ohi direla uste du Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko editoreak, eta horrelakoak atzematen eta horiekin literatura egiten trebea dela Jabier Muguruzak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Organoa, zubi lanerako tresna

Organoa, zubi lanerako tresna

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

Jose Luis Elorza eta Jesus eta Jose Ibazeta eibartarrek Helmholtz organoa sortu zuten, 1961ean. Organoaren 60. urteurrena gogoratzeko, kontzertu berezi bat egingo dute azaroaren 30ean, Eibarren.

Estitxu Arozena Saioa Alkaizari txapela janzten, gaur, Anaitasunan (Iruñea). ©Idoia Zabaleta / Foku

Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun

Hodei Iruretagoiena

Saioa Alkaiza Guallarrek irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Hura eta Eneko Lazkoz Martinez aritu dira txapelaren lehian, buruz burukoan. Haien atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Julio Soto Ezkurdia, Joanes Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria, Xabat Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri eta Eneko Fernandez Maritxalar.
Horrela jarraitu du finala BERRIAk, zuzenean.

Stanislaw Lem, 1962an, Krakovian (Polonia). ©EFE

Itsasoa, itsasoa

Joannes Jauregi

Stanislaw Lem idazle poloniarrak ehun urte beteko zituzkeen aurten, eta duela hirurogei kaleratu zen haren obra nagusia, 'Solaris' eleberria; nobela bikaina da, klasiko peto-petoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.