Albistea entzun

Burkina Faso. Bi kazetariren hilketa. Roberto Fraile

Alepoko zauriak, azaletik barrenera

Barakaldokoa zen sortzez Fraile, baina azken 25 urteak Salamancan zeramatzan, kamerari. Oporraldiak freelance aritzeko baliatzen zituen; azken urteetan, Beriain zuen bidelagun.
J.M. GARCIA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko apirilak 28

Gerra kazetaritza bere azalean ezagutzen zuen Roberto Fraile kamerariak. Barakaldokoa zen (Bizkaia), eta 47 urte zituen, baina urteak zeramatzan Salamancan (Espainia) bizitzen. Bere azalean, Siriako Alepo hirian eztanda eginiko granada batek zauriak eragin zizkiolako. Larrialdiko ebakuntza bat egin zioten orduan, eta Turkiara eraman zuten gero. 2012. urtea zen, eta gertatutakoa kontatu zion Gaceta de Salamanca egunkariari: «Eskuko granada bat zen; gu geunden matxinoen [Baxar al-Assad Siriako presidentearen aurkako] taldekoek bota behar zuten, baina ahaztu egin zitzaien. Leherketa oso handia izan zen; ez zara ohartzen ere».

Arrastoa utzi zion Siriako gerrak, azalaz harago ere. «Hamar urte daramatzat hainbat herrialdetako gerretan lanean, baina inoiz ikusi gabea nintzen Homsen gertatzen ari den izugarrikeria», esan zuen elkarrizketa berean.

Ikus-entzunezkoetan trebatutako kazetaria zen Fraile, eta 25 urte zeramatzan Gaztela eta Leongo Telebistan lanean. Azken urteetan, ordea, Beriain ezagutzearekin batera, beste norabide bat ere hartu zuen: nazioarteko gatazka ugariren berri ematera bideratu zuen bere jardun profesionala; besteak beste, elkarrekin egin zuten lan Clandestino saioa grabatzen. Gaztela eta Leongo Telebistako oporraldiak baliatzen zituen freelance gisa aritzeko eta dokumentalak egiteko. Bi seme-alaba zituen.

Elkarlanean ari ziren Fraile eta Beriain Burkina Fason ere, haien aurkako erasoa gertatu zenean; dokumental bat egiten ari ziren gobernuz kanpoko erakunde batekin, Afrikako herrialde horretako parke naturaletako isileko ehizari buruz. Fraileren profesionaltasuna eta perfekziorako grina nabarmendu zuten haren lankideek, eta unerik zailenetan ere kamerako planoari eusteko zeukan gaitasuna.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ertzainak itxiera perimetrala kontrolatzen. ©Endika Portillo / Foku

Euskal Herri osoa arintze fasean da

Berria

Espainiako Gobernuak gauerdian indargabetu du alarma egoera, eta Hegoalde osoan libre dira joan-etorriak gaurtik aurrera. Nafarroan etxeratze agindua indarrean da oraindik. Ipar Euskal Herria astelehenetik dago arintze fasean.

PCR probak egiteko gune bat, Iruñean, artxiboko argazki batean. ©Iñigo Uriz/ Foku

Positiboen kopurua jaitsi egin da Hegoaldean, baina tasa %6ra igo da ia

Berria

537 kasu atzeman dituzte osasun erakundeek; bezperan baino 150 gutxiago, 3.000 proba gutxiago eginda. Oraindik 202 gaixo larri daude ZIUetan.

Ipar Euskal Herriko erakundeetako eta ikastoletako ordezkariak, Herri Urratseko agerraldian. ©Herri Urrats

Herri Urrats handiaren faltan, 30 txiki

Berria

Ikastola bakoitzak bere festa ospatu du gaur, pandemiak baldintzatutako bigarren Herri Urratsen. Seaskak bosgarren kolegioa behar du, eta Boga kanpaina abiatu du dirua biltzeko asmoz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.