Etxebizitzaren prezioa %5,2 handitu da EAEn

2023ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxebizitzaren batez besteko prezioa % 5,2 igo da lehen hiruhilekoan, iazko garai berarekin alderatuta, higiezinen prezioak neurtzen dituen Tinsa tasatze enpresaren arabera. Gipuzkoan %6,8 igo da.

Hiriburuka aztertzen bada, ordea, Bilbok izan du hazkunderik handiena (%6,8); ondoren, Donostiak (%5,4), eta, azkenik, Gasteizek (%5).

Etxebizitza bakoitzaren balio absolutuari dagokionez, Donostia da buru, metro koadroko 4.212 euroko batez besteko prezioarekin. Gipuzkoa da Hego Euskal Herriko lurralderik garestiena, metro koadroko 2.449 eurorekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.