11/13KO SAREKADAK

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Euskal presoen inguruko abokatu eta elkarteen aurkako hainbat operazio eta ekinbide judizialen batura da 11/13 sumarioa, 2013ko irailean hasitakoa. Ondoren iritsi ziren bitartekarien (2014ko urtarrila), abokatuen (2015eko urtarrila) eta Etxerat-en eta Jaiki Hadiren (2015eko martxoa) kontrakoak. Denak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak aginduta.

Herrira-ren aurkakoa

2013ko irailaren 30a. Guardia Zibilak hemezortzi kide atxilotu zituen hasieran. Deklaratu ondoren, baldintzapean aske gelditu ziren guztiak, baina batzuek bermea ordaindu behar izan zuten. Gero, abokatuen aurkako operazioan, beste hiru kide atxilotu zituzten 2015eko urtarrilaren 12an: Fran Balda, Javier Carballido eta Jon Mindegiaga. Behin-behinean egon ziren horiek espetxean, 10 eta 13 hilabetez.

Bitartekarien aurkakoa

2014ko urtarrilaren 8a. Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu zituen—espetxeratu egin zituzten—, eta abokatuen bi egoitza eta atxilotuen etxebizitzak miatu zituzten. Beste bat ere —Naia Zuriarrain— inputatu zuten gero.

Abokatuen aurkakoa

2015eko urtarrilaren 14a. Hamabi abokatu atxilotu zituzten, eta, deklaratu ondoren, baldintzapean aske geratu ziren abokatuak eta Herrira-ko kide bat —beste hirurak espetxeratu egin zituzten—.

Jaiki Hadi eta Etxerat

2015eko urtarrilaren 14a. 2015eko martxoaren 25ean atxilotu zituzten, Fernando Arburua eta Oihana Barrios Jaiki Hadi-koak eta Etxerat-eko Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriaga. Baldintzapean aske gelditu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.