mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Belatzen bazterretik

2023ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Ukrainako gerrak frontean trabatuta bete du urtebetea. Gertatuko zela inor gutxik sinesten zuen inbasioa hasi ondotik, anitzek sinesten zuten Errusiaren garaipen bizkorrik ez zen gertatu. Baina herrialdearen zati bat inbaditua eta gerora formalki bereganatua du ordutik, eta, Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak atzo adierazi zuenez, negoziazioren bat hasteko baldintza da «errealitate berriak» onartu behar izatea. Ukrainak, ordea, ez du bere lurraldearen zentimetro bakar bati amore emateko asmorik agertu hamabi hilabeteko erresistentziaren ondoren, eta, aliatuen arma emaria segurtatua duen bitartean, horretan jarraituko du.

Txinak joan den astean printzipio edo proposamen orokor horiek mahai gainean paratu zituenetik, diplomaziak protagonismo xume bat hartu du. Mamirik ez da ageri oraingoz, baina Pekin orain arteko diskreziotik haratago mugitu izana ez da oharkabean pasatu. Emmanuel Macron Frantziako presidentea apirilean Txinara joatekoa da. Gatazkako belatz nagusien —AEBen eta Errusiaren— bazterretan daudenek jarrera hurbiltzea izan liteke bideren bat irekitzeko lehenbiziko pausoa.

Zinez zaila da irudikatzen gerra horren irtenbide diplomatikoa nolakoa izan daitekeen. Baina bide militarra non bukatuko den imajinatzea ere hori bezain zaila da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.